97. zk., 2022ko maiatzaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 3 orri.)
- EPUB (170 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
MARKINA-XEMEINGO UDALA
2169
IRAGARKIA, Markina-Xemeingo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Udal honetako Alkatetzaren 2022ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez, jarraian aipatzen diren aldi baterako lanpostuak egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen.
LEHIAKETA BIDEZ
a) Funtzionarioak:
(Ikus .PDF)
b) Langile lan-kontratudunak:
LEHIAKETA-OPOSIZIO BIDEZ
Funtzionarioak:
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikulua eta urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70.2 artikulua betez, Markina-Xemeingo Udalaren aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratzen da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian.
Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean. Epe hori igarota, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino ezin izango da jarri, hargatik eragotzi gabe, hala badagokio, berrikusteko errekurtso berezia jartzea (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123, 124, 125 eta 126. artikuluak).
Markina-Xemein, 2022ko apirilaren 27a.
Alkatea,
LUIS EGURROLA ARAKISTAIN.