92. zk., 2022ko maiatzaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
PORTUGALETEKO UDALA
2040
IRAGARKIA, Portugaleteko Udalean lanpostuak betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdiari buruzkoa.
Alkatetzak 2022ko apirilaren 28an dekretu hauxe eman zuen.
Lehenengoa.– Giza-baliabideen zuzendariaren lanpostua betetzeko merezimendu-lehiaketa hutsik deklaratzeko eskuduntza bereganatzea, urgentzia bidez eta 40/2015 Legearen 10. artikuluak dakarrenarekin bat etorrita.
Bigarrena.– Giza-baliabideen zuzendariaren lanpostua betetzeko merezimendu-lehiaketa hutsik deklaratzea hautagaietako inork ez baititu deialdian parte hartzeko betekizunak betetzen.
Hirugarrena.– Ebazpen hau argitaratzea bai Udaletxeko iragarki-taulan bai Udalaren webgunean bai Bizkaiko Aldizkari Ofizialean bai Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkarian. Halaber, posta elektronikoz hauxe jakinaraztea Balorazio Batzordearen kideei, Giza-baliabideen Sailari eta Langileen Ordezkaritzari ere bai.
Portugalete, 2022ko maiatzaren 4a.
Alkatea,
MIKEL TORRES LORENZO.