Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2022ko maiatzaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1964

IRAGARKIA, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2021eko urriaren 28ko Ebazpena jakinaraztekoa. Ebazpen horren bidez, galdutzat ematen da «2017ko abenduaren 29ko Ebazpenaren» bidez emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea eta itzultzeko betebeharra erabakitzen da.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2017ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez, 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatu ziren.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2021eko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez, galdutzat ematen da «2017ko abenduaren 29ko Ebazpenaren» bidez emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea eta itzultzeko betebeharra erabakitzen da.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Hilabeteko epea ematen da, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik hasita, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Ebazpen hori eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 11.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala