Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2022ko maiatzaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1959

AGINDUA, 2022ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2021. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena, Gizarte Zientziak eta Humanitate modalitatean.

Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Aipatu dekretuak, zortzigarren artikuluan, honako hau esaten du:

1.– Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria ebazteko, dagokion modalitatean, dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideak gutxienez hiru eta gehienez zazpi izango dira, denak ere euren jardun-eremuetan izen handia dutenak. Horietatik zaharrena epaimahaiburua izango da.

Epaimahaia osatzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3.– Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eranskinean azaltzen diren irakasleak izendatzea 2021. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikide, Gizarte Zientziak eta Humanitate modalitatean.

2. artikulua.– Agindua honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

ERANSKINA
2021. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideak, Gizarte Zientziak eta Humanitateak modalitatean:

M. Teresa Cabré Castellví andrea.

Andreu Mas-Colell jauna.

Jose Ramón Montero Gibert jauna.

Isabel del Val Valdivieso andrea.


Azterketa dokumentala