Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2022ko maiatzaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1958

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 27koa, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita honako agindu honetan aurreikusitako laguntzen 2021eko erakunde onuradunen zerrenda: Agindua, 2021eko uztailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, enpresetarako 5G Laguntzen Programa arautzen eta deitzen duena 2021eko ekitaldirako.

Dirulaguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduak –enpresetarako 5G Laguntzen Programa arautzen eta deitzen duena 2021eko ekitaldirako–, 15. artikuluko 6. puntuan hau ezartzen du: «Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie erakunde interesdunei. Nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako dirulaguntzen zerrenda, herritarrek oro har horren berri izan dezaten.»

Gobernu Kontseiluaren 2022ko martxoaren 15eko Erabakiaren bidez deialdia ebatzi eta ebazpen hori erakunde onuradunei jakinarazi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduan 2021eko ekitaldirako araututako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, enpresetarako 5G Laguntzen Programa arautzen eta deitzen da 2021eko ekitaldirako.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.

Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria,

LEYRE MADARIAGA GANGOITI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala