88. zk., 2022ko maiatzaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1957
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 11koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita CEPS Ikasauto BHIP sozietatearen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.
Espediente zk.: 48-EX–D-2022-1.
AURREKARIAK
Bat.– 2022ko apirilaren 8an, CEPS Ikasauto BHIP sozietatearen ordezkariak, ondoko espezialitatean baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.
– Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea.
Bi.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak (industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak) V. kapituluan aurreikusten dituen baldintzak eta betekizunak oraindik ere betetzen zituela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zen.
Hiru.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza horretako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2022ko apirilaren 11n, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio CEPS Ikasauto BHIP sozietateari aitortutako erakunde gisa jarduteko.
Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau ezartzeko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) ezarritakoaren arabera.
Bi.– Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak (industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak) xedatutakoari jarraikiz, gaur egun halako aitorpena duten erakundeek 5 urtean behin berritu beharko dute baimena, hura emateko baldintzak eta betekizunak betetzen jarraitzen dutela egiaztatu ondoren.
Hiru.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza honetako meatze-teknikariak egindako txostenaren arabera, eta bertan aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, egiaztatuta geratu da CEPS Ikasauto BHIP sozietateak oraindik ere betetzen dituela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako baldintzak.
Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, CPES Ikasauto BHIP zentroaren baimena berritzea, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa, espezialitate honetan:
– Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea.
2.– Aitorpen hori daukan erakunde orok bete egin beharko ditu aplikatu behar diren legezko eta arauzko xedapenetan ezarritako betebeharrak, eta, zehazki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
3.– Aitorpena duten erakundeek aipatu Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoaren araberako betebeharrak eta konpromisoak urratzen badituzte, aitorpen hori galdu ahalko dute.
4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
5.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Bilbao, 2022ko apirilaren 11.
Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.