Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2022ko maiatzaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1943

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 25ekoa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, Haur eta Nerabeen Legearen Aurreproiektua jendaurrean jartzeko dena.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak «Haur eta Nerabeen Legearen Aurreproiektua» prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horren xedapenak betez, 2019ko uztailaren 29an, aipatutako lege-aurreproiektua egiteko prozedurari hasiera emateko Agindua eman zen. Behin artikuluak idatzi ondoren, 2022ko otsailaren 21ean, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak lege-aurreproiektuaren testua aldez aurretik onartzeko Agindua eman zuen.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, eta, era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarri beharko dira.

Hori dela eta, lege-aurreproiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Aginduan xedatutakoaren arabera, egokitzat jotzen da jendaurreko informazioaren izapidea egitea, gaiak zuzenean eragiten dielako herritarren eskubide eta interes legitimoei. Eragin hori are nabarmenagoa da arautu beharreko gaiak zeharkako izaera duelako. Beraz, izapidea bat dator 2000ko abenduaren 7ko Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean jasotako printzipioekin; izan ere, 11. artikuluan informazio-askatasuna aitortzen baitu, 41. artikuluan administrazio ona izateko eskubidea, eta 42. artikuluan, aldiz, instituzioen agiriak eskuratzeko eskubidea.

Azaldutako guztia kontuan hartuta, eta lege-aurreproiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Aginduaren bigarren ebazpen-atalean xedatutakoa aplikatuz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 15.1 e) artikuluak Gizarte Politiketako Sailburuordetzari esleitzen dizkion ahalmenei dagokienez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egitea «Haur eta Nerabeen Legearen Aurreproiektua» delakoari, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoa bete dadin, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko, lege-aurreproiektua eskuragarri egongo da honako leku honetan: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, www.euskadi.eus web-orrian.

Hirugarrena.– Alegazioak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean aurkez daitezke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuren batean, eta Gizarte Politiketako sailburuordeari zuzendu behar zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 25a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala