87. zk., 2022ko maiatzaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 8 orri.)
- EPUB (342 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1942
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 11koa, Hezkuntza Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena. Honen bidez, ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle sartu berrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2021-2022 ikasturteko deialdia ebazten da.
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez, dirulaguntzetarako deialdia egin zen ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasiberrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2021-2022 ikasturtean.
Agindu horren 15.1 artikuluan ezartzen da Aniztasunerako Hezkuntza Zerbitzuari dagokiola agindu horretan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea. Zerbitzu horretako arduradunak ebazpena helaraziko dio hezkuntza aniztasunerako eta hezkuntza inklusiorako zuzendariari, zer dirulaguntza proposatzen duen adieraziz, eta zehaztuz erakunde onuradunen identitatea, emango diren zenbatekoak eta ukatutako dirulaguntzak; azken kasu horretan, adierazi beharko dira eskatzaileen zerrenda eta ukatzeko izan diren motiboak.
Aurreko proposamena azterturik, eta 15.2 artikuluak dioenari jarraituz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea, hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko.
Bigarrena.– II. eranskinean zehaztutako ikastetxeei dirulaguntza ukatzea, hiru ikasle hasi berri baino gutxiago edukitzeagatik.
Hirugarrena.– III. eranskinean zehaztutako ikastetxeari kulturartekotasuna bultzatzeko programentzako dirulaguntza ukatzea, 2. artikuluan agertzen diren betekizun batzuk ez betetzeagatik.
Laugarrena.– Emandako dirulaguntzek aginduan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa ez dute gainditzen.
Bosgarrena.– Bi epetan ordainduko da:
a) Onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren balioaren % 80koa izango da lehenengo ordainketa, deialdia ebatzi ondoren, aipatutako aginduaren 8.1.a) artikuluan dirulaguntza onartzeko aipatzen den epea igarota dirulaguntzari berariaz uko egin gabe.
b) Gastua justifikatzen duen dokumentazioa 2022ko irailaren 15a baino lehenago jaso beharko da, dirulaguntza likidatzeko. Ondoriozko guztizkoari –zeinak ezin izango baitu ebazpenean onartutako zenbatekoa gainditu, ezta egindako gastuaren zenbatekoa ere– lehenengo ordainketaren kopurua kenduko zaio, eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatuko zaio.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 11.
Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.