87. zk., 2022ko maiatzaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1940
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 8koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Soraluze-Placencia de las Armas eta Elgoibarko udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Karakate Parke Eolikorako administrazio-baimena eskatzeko lehia-prozedura.
Espediente zk.: 20-GEY-2022-00002.
AURREKARIAK
1.– 2022ko urtarrilaren 25ean, Green Capital Development 135 SL enpresak aldez aurreko administrazio-baimena eskatu zuen Soraluze-Placencia de las Armas eta Elgoibarko udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Karakate Parke Eolikorako proiekturako.
2.– Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezartzen dituen ondorioetarako, eskaera hori jendaurrean jarri zen, egon zitekeen lehiarako eskaera baten ondorioetarako. Iragarkia 2022ko martxoaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2022ko martxoaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
3.– Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen-eskaera gehiago.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko, aurretiazko administrazio-baimena eskatu behar da, eta honako dekretu hauek ezartzen dute hori: Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak, 21. artikuluan; abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak (energia elektrikoko instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta horiek baimentzeko prozedurak arautzen dituenak) 115. artikuluan, eta maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duenak).
2.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 115/2002 Dekretu horrek ematen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau:
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Aukeratzea Green Capital Development 135 SL enpresak aurkeztu duen aurreproiektua Soraluze-Placencia de las Armas eta Elgoibarko udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Karakate Parke Eolikorako, aurkeztu den bakarra izan delako.
Bigarrena.– Green Capital Development 135 SL enpresak, sei hileko epean, 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, ebazpen hau jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 8a.
Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.