Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2022ko maiatzaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1936

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarri den zehapena argitaratzeko agintzen duena (espedientea: 48/2021/293 – Arau-haustearen akta: 482021000054486).

Harsco Metals Lycrete, S.A. enpresari (IFK: A48065908; egoitza: Mesedeetako kalea 25, 4. solairua 48930 Getxo) zehapen-espedientea hasi zaio, Laneko eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Ikuskatzailetzak 2021eko azaroaren 18an egindako 482021000054486 arau-haustearen akta dela bide.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez, 2021eko abenduaren 13an, Harsco Metals Lycrete, S.A. enpresari berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei (40.986) euroko isuna jarri zitzaion, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik. Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluan dago tipifikatuta arau-hauste hori: «Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada».

Aipatu 40.986 euroko zehapen hori 24.591,60 eurora murriztu zen, enpresak zorra aitortu eta goiz ordaintzeagatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 85. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Ebazpena irmo bilakatu zen 2022ko urtarrilaren 14an.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bakarra.– Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak du espedientea ezagutzeko eskumena, horrela xedatuta baitago Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuan (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA), maiatzaren 14ko 928/98 Errege Dekretuan (1998ko ekainaren 3ko BOE) eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluetan (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Lege-aginduak eta aplikatzekoak diren gainerakoak aztertu ostean, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak, eman zaizkion eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ezarri den zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezen agintzea. Datuak honako hauek dira:

– Sozietate-izena: Harsco Metals Lycrete, S.A.

– Haren jarduera-sektorea: Burdinazko, altzairuzko eta ferroaleazioetako oinarrizko produktuen fabrikazioa.

– Identifikazio fiskaleko kodea: A48065908.

– Egoitza soziala: Mesedeetako kalea 25, 4. solairua, 48930 Getxo.

– Egindako arau-haustea: Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10: Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada.

– Zigor ekonomikoaren zenbatekoa: Berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei 40.986 euro; baina aitorpenagatik eta goiz ordaintzeagatik, 24.591,60 eurora murriztu da.

– Araua-haustearen aktaren data: 2021eko azaroaren 18a.

– Zehapenaren ebazpenaren data: 2021eko abenduaren 13a.

– Zehapena irmo bilakatu zen eguna: 2022ko urtarrilaren 14a.

Bigarrena.– Argitaratu behar diren datuak laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunen zehapenen erregistroan argitaratu daitezen agintzea. Erregistro hori Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago, arestian aipatu azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuak 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ezarritako zehapenaren gaineko erregistroko datuak bost urte igaro ostean deuseztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 20a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala