87. zk., 2022ko maiatzaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1933
AGINDUA, 2022ko apirilaren 27koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaile bat izendatzen baita. Hartara, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dagoen lanpostu bat betetzeko lehiaketa ebazten da.
Ikusi da jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistroetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak bideratu duen espedientea. Lanpostu huts horiek 2022ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketan sartu ziren (2022ko apirilaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Horrenbestez, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Maria Begoña Ruiz Alutiz andrea izendatzea Bizkaiako I Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien Jabetza Erregistroa betetzeko (arrazoia: Juan Alfonso Fernández Núñez jaunaren erretiroa, 2021eko abenduaren 27ko Ebazpanarekin bat etorrita).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.