86. zk., 2022ko maiatzaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1921
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lanik gabe dauden emakumeak maskulinizatutako lanbideetan prestatzeko eta kontratatzeko proiektuetarako 2021eko ekitaldiko dirulaguntza-deialdiko erakunde onuradunen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, lanik gabe dauden emakumeak maskulinizatutako lanbideetan prestatzeko eta kontratatzeko proiektuetarako 2021eko ekitaldirako dirulaguntza-deialdiaren 7.5 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da deialdi horren babesean onuradun suertatu diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lanik gabe dauden emakumeak maskulinizatutako lanbideetan prestatzeko eta kontratatzeko proiektuetarako 2021. urtean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.
Bigarrena.– Berariaz jasotzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dela, programa hauen esparruan:
a) GFE Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboa, REACT-UE ardatzaren barruan, Europar Batasunak COVID-19ari ematen dion erantzunaren baitan, edo 2021-2027 aldian.
b) Gazte Enplegurako Programa Operatiboa 2014-2020.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 22a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.