84. zk., 2022ko maiatzaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 6 orri.)
- EPUB (451 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1880
EBAZPENA, 2022ko martxoaren 14koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena. Honen bitartez, aldatu egiten da 2019. urteko hirugarren sektoreko energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzen duen 2021eko irailaren 16ko Ebazpena.
Lehenengoa.– 2019ko maiatzaren 13an argitaratu zen 88. zenbakiko EHAAn EEEko zuzendari nagusiak 2019ko apirilaren 29an emandako ebazpena, zeinak energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen –2019. urtea–.
Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, 2019. urteko hirugarren sektoreko energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzen duen 2021eko irailaren 16ko ebazpen bidez 2021eko urriaren 7ko 201. zenbakiko EHAAn argitaratu zen hirugarren sektoreko energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako programaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenda – 2019. urtea.
Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta huts edo omisio horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.
Zenbait huts eta omisio hauteman dira 2019. urteko hirugarren sektoreko energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzen duen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 16ko ebazpenaren eranskinean, zeina 2021eko urriaren 7ko 201. zenbakiko EHAAn argitaratu baitzen, eta, hori horrela, zuzendu egin behar dira.
Laugarrena.– Aurreko guztia kontuan izanda, 2019. urteko hirugarren sektoreko energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzen duen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 16ko ebazpenaren eranskina zuzentzea ebazten dut.
Bilbao, 2022ko martxoaren 14a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.