84. zk., 2022ko maiatzaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (340 KB - 23 orri.)
- EPUB (241 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1879
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 12koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira 2022ko Zabaldu laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta deialdia egiten baita.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak, hainbat jarduketa egiten ditu bultzada bat emateko Euskal Autonomia Erkidegoko industria eta enpresen jarduerari, inbertsioari, garapenari, industri arloko dibertsifikazio eta lehiakortasunari, berrikuntzari, nazioartekotzeari, Informazioaren eta Ezagutzaren Gizarteari eta enpresen ekintzailetzari.
Zentzu horretan, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zenbait ekintza garatzen ditu euskal enpresen nazioartekotzea sustatzeko. Ekintza horien artean aipatzekoak dira gure enpresen nazioarteko posizionamendua hobetzea helburu duten laguntza programak.
Laguntza Programa hau diseinatu da nazioartean gehiegi zabalduta ez dauden euskal enpresen ekintzak sustatzeko eta atzerrian duten presentzia handitzen laguntzeko.
Bestalde, Euskal Autonomi Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak) bere 48.5 artikuluan agintzen du Autonomi Erkidegoko Aurrekontu Orokorren bidez finantzatzen diren erakundeek publizitate-printzipiora egokitu behar dutela euren dirulaguntza-jarduera.
Gorago adierazitakoaren arabera, hauxe
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– «Zabaldu» 2022 Laguntza Programaren deialdia eta oinarri arautzaileak onartzea, zeintzuen edukia atxikita baitago Ebazpen honen eranskinean.
Bigarrena.– Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio-kontseiluan, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2022ko apirilaren 12a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.
ERANSKINA
ZABALDU 2022 LAGUNTZA PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
XII. legealdiko Gobernu Programak Industria eta Nazioartekotze arloaren barruan kokatutako bere lehen ardatzean (Oparotasuna) jasotzen du 18. konpromisoa: euskal enpresen nazioartekotzea.
Gobernu Programa horren aginduz, konpromiso hori gutxieneko eduki batzuekin zehaztu beharko da 2021-2024 aldiko Garapen Ekonomikoko eta Nazioartekotzeko Planean, eta eduki horien artean aipatzekoa da lehen atalean jasotakoa: «enpresen nazioartekotzea bultzatzeko finantza-laguntzen programen garapena».
Hala, jarraipena emango zaio aurreko legealdietan hasitako sustapen-politika publikoari, bere bitartez bultzada bat emateko nazioartekotu nahi duten enpresa hasiberriak sustatzeko ekimenei, zeren ekimen horiek beharrezkoak baitira atzerriko merkatuetara sartzeko oztopoak gainditzeko. Eta hori guztia, balio handiagoa emanez nazioartekotze arloko jasangarritasun, aniztasun eta inklusibitatearekin hartutako konpromisoari. Zentzu horretan, jasangarritasunaren errealitatea euskal enpresen lehiakortasunerako elementu gisa ikusarazten eta balioan jartzen duten ekimenak hobesten ditu estrategiak. Horrela erakusten da euskal enpresak konprometituta daudela giza eskubideekiko errespetuarekin, inklusibitatearen garrantziarekin eta aniztasunarekin, eta ulertzen dutela zein den euren papera, bereziki emakumeena, nazioarteko jarduerako erreferente gisa, betiere bat etorriz 2030 Agendarekin. Bide horretatik espero da ezagutza sakonagoa izatea ekonomiari eta euskal enpresei buruz ingurumen, ekonomi eta gizarte jasangarritasun arloetan.
Zabaldu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu enpresen gastuak arintzeko. Gastu horiek dira aholkularitza estrategikoaren eta operazionalaren arloan egin behar dituztenak eta kanpoko merkatuetan sartzeko egin beharrekoak, esan nahi baita enpresaren sustapenarekin eta antolamendu-egokitzapenarekin lotuta daudenak.
Programa hau jasota dago erakundearen 2022ko ekitaldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, zeina 2021eko abenduaren 15eko Administrazio-kontseiluaren erabakiz onartu baitzen.
1. artikulua.– Xedea.
Zabaldu programa bat dator Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren helburuekin –zeintzuk jasota dauden XII. legealdiko gobernu-programan eta berau garatzen duten plangintza estrategikoko tresnetan-, eta bere xedea da laguntza ematea nazioartekotze-prozesuak hasten ari diren enpresei atzerriko merkatuetan duten presentzia handitu dezaten, eta garapen jasangarria sustatzea beren nazioartekotze-prozesuetan.
2. artikulua.– Laguntzen izaera.
1.– Dirulaguntza-programa hau Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 8.3 artikuluan ezarritako printzipioen menpe dago.
2.– Zabaldu programako laguntzak eskakizun guztiak betetzen dituzten eskaeren hurrenkerari jarraituz emango dira. Beraz, eskaerak banaka eta modu ordenatuan ebatziko dira, oinarri hauetan eskatutako dokumentazio guztiarekin egoki bete diren unearen arabera.
3.– Programa hau aplikatuz ematen diren laguntzak garrantzi txikikoak edo minimis laguntzak dira eta, beraz, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritakoa bete behar dute.
4.– Programa honen bidez ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– 1. artikuluan ezarritako helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 2.500.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomi Erkidegoko 2022rako Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.
2.– Deialdi honetara bideratutako funtsak agortzen badira, bukatu egingo da laguntzen prozedura eta, beraz, ez dira onartuko funtsak agortu ondoren aurkeztutako eskaerak. Aurretik aurkeztutako eskaeren kasuan, ebazteke badaude zuzkidura agortzen den unean, ezetsi egin beharko dira, dagokion ebazpenaren bidez. Funtsak agortzen direnean, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariak horren berri emango du sozietatearen web orrian (www.spri.eus/zabaldu) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.
4. artikulua.– Erakunde onuradunak eta onuradun izateko bete beharreko baldintzak.
1.– Programa honen onuradun izan daitezke nortasun juridiko propioa duten enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta egoitza edo produkzio-instalazioak badituzte Euskal Autonomi Erkidegoan eta deialdi hau egin baino lehen eratu badira. Enpresa horien esportazio-jarduerak ezin du gainditu 2021eko guztizko fakturazioaren % 50, eta nazioarteko estrategia bat abiarazteko edo finkatzeko asmoa izan behar dute.
ETEaren definizioa Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EB gomendioan (mikro-enpresa eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzkoa) ezarritakoaren arabera aplikatuko da.
2.– Artikulu honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako baldintzak nahitaez bete behar dira laguntza-eskaera aurkezten den unetik emandako dirulaguntza likidatu arte.
3.– Ezingo dituzte eskuratu deialdi honen xede diren dirulaguntzak:
a) Bitartekaritza-lanak egiten dituzten enpresek eta/edo hirugarrenen produktuak bakarrik banatzen dituztenek. Hori horrela dela ulertuko da bitartekaritzako edo hirugarrenen produktuen banaketako jarduera komertzialaren negozio-bolumena negozio-bolumen osoaren % 50 baino handiagoa denean.
b) Horrez gain, ezingo dira Zabaldu programaren onuradunak izan:
b.1.– Administrazio-zehapen edo zehapen penal bat duten enpresak eta, beraz, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko gaitasuna galdua dutenak, edo laguntza horiek eskuratzeko ezgaitzen duen legezko galarazpen bat dutenak, ez eta sexu bazterkeriaren bat gertatu delako ezarritako debekuren bat dutenak, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken seigarren xedapenean ezarritakoaren arabera.
b.2.– 200.000 eurotik gorako de minimis laguntza bat jaso duten enpresak, egungo zerga-ekitaldia eta aurreko biak aintzat hartuta.
b.3.– Sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien enpresei, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen bezala, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko edo haien aurka egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
b.4.– Era berean, ez dira izango Zabaldu programako laguntza publikoen onuradun 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko eta 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetako kasuetan dauden enpresak, zeintzuen arabera ezin baitaitezke izan laguntzen onuradun, eta, bereziki, egoera hauetan daudenak:
– Egunean ez egotea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko eta bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta iraungitako, erreklamatutako edo ordaindu gabeko zorrak izatea Eusko Jaurlaritzarekin edo SPRI Taldeko enpresaren batekin.
– Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo dirulaguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada) edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Enpresa dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura batean badago, horren emaitza ikusita emango da –edo, hala badagokio, ordainduko da– laguntza.
– Prozedura batean kaudimengabetzat joa izatea, konkurtsoa eskatu izana, konkurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgaituak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik.
– Armak egitea, merkaturatzea eta finantzatzea, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoari jarraiki.
c) Azkenik, ez da eskaerarik onartuko, baldin enpresa edota bere legezko ordezkariak epai irmo bidez kondenatuak izan badira lan osasunaren kontrako delituak egin izanagatik edo zehapen irmoa jaso badute deialdi honen aurreko 5 urteetan arlo horretako arau-hauste administratibo oso larria egin izanagatik.
d) Ez dira onuradun izango EBrekin zorrak dituzten enpresak, laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe badaude eta Europar Batasunak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela; ez dira onuradun izango ezta ere krisialdian dauden enpresak, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko Estatuko laguntzei buruzko zuzentarauen definizioaren arabera (DO C249, 2014-07-31).
5. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen ekintzak eta gastuak.
1.– Zabaldu programaren esparruan, honela sailkatzen dira laguntza jaso dezaketen enpresen ekintzak:
a) Enpresak nazioartekotzeko sustapen eta egokitzapen ekintzak.
a.1.– Kanpoko aholkularitza batek eginiko nazioartekotze-estrategia bat prestatzea.
a.2.– Jabetza industrialarekin eta homologazioekin lotutako gastuak:
– Patenteak eta markak erregistratzea: diruz lagunduko dira kudeaketa-gastuak, eta baita ere helmuga-herrialdeko erregistro ofizialetan inskribatzeko tasak.
– Homologazioa eta ziurtapena: diruz lagunduko dira jomuga-herrialdean eskatzen diren homologazioetatik (egiaztatuak dauden erakundeek eginak) eratorritako gastuak, eta atzerriko bezero handiekin egin beharreko ziurtapen eta aurre-kalifikazioak.
a.3.– Azokekin lotutako gastuak:
– Nazioarteko azoketan (Estatuan zein atzerrian) parte hartzea erakusle gisa, baldin eta enpresak ez badu ekitaldi berean parte hartzen beste administrazio, elkarte edo kluster batekin, eta prezio publikoaren menpe dagoen dirulaguntzaren bat jasota. Nazioarteko azokaren definizioa arlo honetako ministerio eskudunaren irizpideen arabera zehaztuko da. Kasu horretan, diruz lagundu ahal izango dira gastu hauek: espazioen alokairua, erakutsiko den produktua garraiatzeko gastuak, standaren dekorazioa eta, atzerrian egiten diren azoken kasuan, bidaia-poltsa bat azoka bakoitzeko, 4. eranskinean ezarritakoaren arabera.
– Atzerrian egiten diren nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan parte hartzea bisitari bezala: diruz lagundu ahal izango dira izen-emate kuota eta bidaia-poltsa bat, 4. eranskinean ezarritakoaren arabera.
– Nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan parte hartzea, online formatuan: diruz lagundu ahal izango dira izen-emate kuota eta aipatutako ekitaldiekin zuzenean erlazionatutako beste gastu batzuk.
a.4.– Bidaiak:
– Prospekzio-bidaiak merkatuak aztertzeko edota bezero izan daitezkeen enpresekin kontaktatzeko. Laguntza bezala bidaia-poltsak emango dira. Poltsa horiek kalkulatzeko kontuan hartuko da jomuga-herrialdea, 4. eranskinean zehaztutakoaren arabera.
– Alderantzizko misioak eta bezero izan daitezkeen enpresentzako gonbidapenak.
Kasu bietan, diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira garraio- eta ostatu-gastuak.
a.5.– Komunikazio- eta marketin-gastuak:
– Hedapen- eta sustapen-materiala jomuga-herrialdera egokitzea, hizkuntza ofizialean edo ingelesez:
– Katalogoak, foiletoak eta kartelak egitea, bai eta web orriak sortzea eta abiaraztea, eta ondoren, nazioarteko merkaturako egokitzea. Ez da laguntzarik emango webaren mantentze-lanetarako eta urteroko eguneraketarako.
– Publizitatea: materiala sortzea, publizitate-espazioak kontratatzea jomuga-herrialdean eragina duten sektore mailako hedabideetan, eta produktua edota zerbitzua abiarazteko publizitate digitalaren gastuak.
– Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak, sustapenak eta aldi baterako erakusketak jomuga-herrialdeko merkataritza-zentroetako corner-etan.
– Harreman publikoak: publizitate-agentziak kontratatzeko gastuak, produktuak / zerbitzuak abiaraz ditzaten jomuga-herrialdean.
– Sustapen-formatu berriak garatzea, merkatuetarako sarbide birtuala hobetzeko.
a.6.– Enpresak jomuga-herrialdean duen inpaktua aztertzeko jasangarritasun-txostenak, kanpoko aholkularitza batek eginak, beti ere kontuan izanik Agenda 2030 planaren garapen jasangarriko helburuak.
a.7.– Eskaera egin den ekitaldian eratutako atzerriko ezarpen produktibo eta/edo komertzialekin lotutako gastuak: balizko ezarpen-proiektuen bideragarritasun azterlanak, eratze-gastuak, negozio-planak egiteko aholkularitzak, due dilligence eta ikuskapenak, eta ezarpenaren alokairu eta hornidura gastuak lehen urtean.
a.8.– Talentua: atzerriko operazioak egingo dituzten langileak aukeratzea.
b) Aholkularitza estrategikoko eta operazionaleko ekintzak, errazago sartu eta aritzeko onuradunaren interesekoak diren merkatuetan.
2.– Laguntza jaso dezakete 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatutako ekintzek.
3.– Ez da dirulaguntzarik emango merkataritza agenteen eta ordezkarien kostua ordaintzeko.
4.– Ez da laguntzarik emango balio erantsiaren gaineko zergarako (BEZ), ez eta beste edozein tasa edo zerga ordaintzeko.
5.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak ez dira izango merkatuko balioa baino handiagoak.
6.– Posible izango da dirulaguntzaren xede diren lanak osorik azpikontratatzea enpresa adituei. Kasu horretan, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 31.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditu egiten badu kontratazio publikoaren arloan kontratu txikientzat indarrean dagoen araudian zehaztutakoa, onuradunak gutxienez 3 hornitzaile desberdinen eskaintzak eskatu beharko ditu lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna jasotzeko konpromisoa kontratatu edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta, bere ezaugarriak bereziak izateagatik, merkatuan ez badago behar beste erakunde lan hori egin, zerbitzua eman edo hornitzeko edo gastua dirulaguntzaren eskaera baino lehenago egin bada.
7.– Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 29. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, ulertuko da onuradun batek azpikontratazio bat egin duela, baldin eta hirugarrenekin adosten badu partzialki edo osorik gauzatzea dirulaguntzaren xede den jarduera. Ez dira kontzeptu horretan sartuko onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz gauzatzeko egin behar dituen gastuak. Zentzu horretan, posible da hirugarrenak azpikontratatu edo kontratatzea diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 100eraino, eta hirugarrenen azpikontratazio edo kontrataziorako aplikagarri izango dira 29. artikuluan jasotako gainerako aurreikuspenak.
6. artikulua.– Laguntza eskaera.
1.– Zabaldu programaren deialdi honetan eskatzaileek hiru eskaera aurkeztu ditzakete gehienez.
2.– Lehenengo eskaeran sartu beharko da nazioartekotzeari buruzko proiektu oso bat, ekitaldian zehar planifikatutako ekintzekin eta 3. eranskinean jasotakoez bestelako gutxienez 2 ekintzarekin.
3.– Lehen eskaeraren ondoren aurkeztu litezkeen bigarren eta hirugarren eskaeren helburua izan behar da hasierako eskaeran aurreikusi gabeko ekintzak estaltzea, zeintzuen egokitasuna behar bezala justifikatuta egongo den dagozkien merkatuetan gerora sortutako inguruabarren argitan. Bigarren eta/edo hirugarren eskaeretan gehienez 2 ekintza aurkeztu ahal izango dira eskaera bakoitzeko.
7. artikulua.– Balorazio irizpideak.
Dirulaguntzak emango zaizkie onuradun izateko eskakizunak bete dituztela frogatzen duten enpresei, beti ere kontuan hartuz balorazio irizpide hauek:
– 1. irizpidea: Nazioartekotze-estrategia: aintzat hartuko da dirulaguntzaren xede diren ekimenak biltzen dituen nazioartekotze-estrategiaren kalitatea. Irizpide hau baloratzeko analisi orokor bat egingo da, 6. eranskinean jasotako atal hauetako puntuazio partzialetatik abiatuta: gaitasuna, merkatuak, merkatuetara sartzeko moduak, produktua/zerbitzua, sustapen-politika, proiektuaren kalitatea eta egingarritasuna, inpaktua enpresan, inpaktua ingurunean eta koherentzia estrategikoa (aintzat hartuko da enpresak Nazioartekotze Proiektuari ekiteko duen gaitasuna, beti ere kontuan izanik azken bi ekitaldietan izan duen bilakaera, fakturazioan erregistratu duen hazkundea eta esportazioetan izan duen eboluzioa) (5. eranskina).
– 2. irizpidea: Jomuga-merkatuak eta jomuga-herrialdeak: aintzat hartuko da proiektua lerrokatuta egotea Eusko Jaurlaritzaren Garapen Industrialeko eta Nazioartekotzeko Planean jasotako lehentasunezko geografiekin (2. eranskina). Nazioartekotze-estrategian ageri diren merkatu guztien arteko baliorik altuena izango da irizpide honetako amaierako puntuazioa.
– 3. irizpidea: Inpaktua ingurunean: aintzat hartuko da proiektuak lurraldearen lehiakortasun orokorrean eta EAEko enplegu sorkuntzan duen inpaktua.
– 4. irizpidea: Gizartearekiko konpromisoa eta jasangarritasuna: Garapen Jasangarriko Helburuekiko konpromisoaren erakusgarri, aintzat hartuko da enpresa eskatzaileak 6. eranskinean aipatutako ziurtagiriak edo/eta planak izatea (jasangarritasuna, genero-berdintasuna, euskararen sustapena eta erantzukizun sozial korporatiboa), eta baita ere konprometituta egotea 2030 Agendaren helburuekin.
– 5. irizpidea: Enpresen arteko lankidetza: kontuan hartuko dira alderdi hauek: lankidetza-modalitatea eta lankidetza horri eusteko konpromisoa.
Oinarri hauetako 1. eranskineko taulan jasota dago nola banatuko diren puntuak, 5 irizpideetako bakoitzaren haztapenaren arabera.
8. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.
1.– Eskaerak baloratzeko kontuan hartuko dira oinarri hauetan eta eranskinetan zehaztutako irizpideak. Beraz:
– 50 eta 59 puntu arteko (biak barne) balorazioa lortzen duten eskaerei, onartutako aurrekontuaren % 40ko laguntza esleituko zaie.
– 60 eta 79 puntu arteko (biak barne) balorazioa lortzen duten eskaerei, onartutako aurrekontuaren % 45eko laguntza esleituko zaie.
– 80 puntuko edo gehiagoko balorazioa lortzen duten eskaerei, onartutako aurrekontuaren % 50eko laguntza esleituko zaie.
– 50 puntu lortzen ez dituzten eskaerek ez dute jasoko Zabaldu programaren laguntza publikorik, eta ezetsi egingo dira SPRIren nazioartekotze zuzendaritzaren ebazpen baten bidez.
2.– Laguntzak onartutako aurrekontuaren % 50erainokoak izan daitezke, eta gehienez 45.000 eurokoa izango da enpresako.
3.– Enpresa bakoitzak gehienez 9 bidaia-poltsa jasoko ditu aurkeztutako eskaera guztietarako. 4. eranskinean zehazten da poltsa bakoitzaren zenbatekoa.
Atzerriko azoketan parte hartzen bada stand batekin eta produktuak aurkezten badira stand horretan edo bisitari bezala parte hartzen bada kongresu eta foro espezializatuetan, bidaia-poltsa bat bakarrik eskatu ahal izango da, zeina ez baita zenbatuko aurreko paragrafoan aipatutako poltsen mugaren barruan.
4.– Gonbidapenak balizko bezeroei: ostatu- eta garraio-gastuen muga 1.000 eurokoa izango da gonbidapen bakoitzeko, eta enpresa bakoitzak 9 gonbidapen egin ahal izango ditu gehienez.
5.– Zalantzaren bat badago eskaerako ekintzen deskribapenaren inguruan edo ez badago argi bat datozen 5. artikuluan aurreikusitako gastu-motekin, BasqueTrade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zerbitzu teknikoek berriz esleitu ahal izango dituzte eskaerako ekintzak edo/eta gastuak, bat etor daitezen kasuan kasuko gastu-motarekin.
9. artikulua.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1.– Oinarri hauen babesean lortutako dirulaguntzak bateragarriak izango dira administrazio publikoek edo erakunde pribatuek onuradunei xede bererako emandako beste edozein dirulaguntzarekin. Dirulaguntza honen gehi beste administrazio publiko edo erakunde pribatu nahiz publiko batzuek emandako laguntzen zenbatekoak ezingo du gainditu diruz lagundutako ekintzaren kostua. Gaindituko balu, murriztu egingo litzateke oinarri hauen babesean lortutako laguntzaren gehiegizko kopurua.
2.– Ez da laguntzarik emango erakunde publikoek egin dituzten azterketak eta eman dituzten zerbitzuak ordaintzeko, prezio publikoen menpe badaude.
3.– Aurrekoa gorabehera, aplikagarria izango da de minimis dirulaguntzen metatze-erregimena, laguntza horiei buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko (EB) 1407/2013 Araudian edo Europar Batasunean xede horretarako emandako beste edozein zuzentarau edo xedapenetan ezarritakoaren arabera.
10. artikulua.– Eskaeren aurkezpena.
1.– Eskaerak aurkezteko epea -eskaera bakarra edo, goitik jota, hiru bata bestearen atzean- hasiko da oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta 2022ko irailaren 30ean edo funtsak agortzen direnean bukatuko da, 3. artikuluan adierazitakoari jarraiki. Halere, publikoarentzako arreta 2022ko irailaren 30eko arratsaldeko 15:00etan amaituko da.
2.– SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio eskaerak, eta deialdi honetatik eratorrirako izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera, helbide honen bitartez: www.spri.eus/zabaldu
3.– Behin bete ondoren, eskaerak eskatzailea den pertsona edo enpresaren sinadura aitortua izan behar du eta hurrengo artikuluan zehaztuko den dokumentazioa ere atxiki behar du.
4.– Eskaera eta gainerako dokumentazioa edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztu daitezke. Gainera, laguntza-eskaeratik eratorritako jarduketetan eta prozedura osoan zehar erabiliko da enpresa eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
5.– Dirulaguntza-eskaera aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen dio organo emaileari zuzenean eskura dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela dioen egiaztagiria. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko baimena emateari, eta kasu horretan, betebehar horiek egunean dituela dioen ziurtagiria aurkeztu beharko du eskatzen zaion guztietan.
11. artikulua.– Eskaeren edukia eta atxikitako dokumentazioa.
1.– Enpresa eskatzaileek dokumentu hauek atxiki behar dizkiote eskaerari:
a) Eskaera telematikoa, behar bezala beteta eta erakunde eskatzailearen behar besteko ahala duen legezko ordezkariak sinatuta. Eskaera horretan erakundeari nahiz proiektuari buruzko datuak jasoko dira, horiek izango direlarik berau egoki baloratzeko oinarria.
b) Enpresako eskriturak eta ordezkaritza ahalordea.
c) Emandako kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria.
d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta ez bazaio baimenik eman erakunde-emaileari egiaztapen hori zuzenean lortzeko.
e) ETEa dela egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan (2003-05-20ko L 124, 0036 – 0041 or.) adierazitakoaren arabera.
f) Erantzukizunezko adierazpena, azalduz zein diren aurreko bi zerga ekitaldietan eta indarrean dagoen zerga ekitaldian jasotako de minimis laguntzak, Batzordearen de minimis laguntzei buruzko 1407/2013 (EB) Araudiaren menpe daudenak.
g) Laguntza eskatzen bada 5. artikuluko a) 7 atalean jasotako gastuetarako, eta exijitzen bada ezarpena 2022. urtean egitea, hori egin izana ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
2.– Era berean, behar bezala baloratzeko enpresa nazioartekotzeko proiektua, honako hauek atxiki behar dira:
a) 2030 Agendarekiko eta Giza Eskubideekiko konpromisoen arloan izandako inpaktuaren (jatorrian eta/edo jomugan) justifikazioa.
– Ingurumen-jasangarritasun, genero berdintasun, euskararen sustapen eta erantzukizun sozial korporatiboko ziurtagiriak, hala badagokio (6. eranskina).
b) 5. irizpiderako, Lankidetza-modalitatea egiaztatzen duen ziurtagiria.
3.– Nolanahi ere, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak enpresa eskatzaileari eska diezaioke aurkeztu dezala eskaera egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentu edo informazio osagarri. Bestalde, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoa aplikatuko da arau honetan berariaz adierazi ez den orotarako. Eskatzen zaion momentuan eta epean aurkeztu beharko du dokumentazio hori.
12. artikulua.– Zuzenketak.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak akats edo okerreko daturen bat aurkitzen badu aurkeztutako dokumentazioan, horren berri emango die enpresa eskatzaileei, eta 10 egun balioduneko epea emango die zuzenketak egiteko; zuzendu ezean, ulertuko da uko egiten diotela eskaerari, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan zehaztutakoarekin.
13. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko ebazpen-prozedura.
1.– Laguntza-eskaerak modu ordenatuan ebaluatu eta ebatziko dira espedienteak osaturik daudenean.
2.– Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak egingo ditu behar diren txosten teknikoak, eta agentziak izendatutako teknikariek egingo dituzte eskaerak aztertu eta ebaluatzeko lan materialak. Sozietate horrek SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Erakunde Laguntzaile gisa jardungo du, eta hauek izango dira bere eginkizunak:
a) Laguntza emateko: bidalitako dokumentazio teknikoa aztertzea eta dagokion txosten teknikoa prestatzea.
b) Laguntza likidatzeko:
– Gastu hautagarriak behar bezala egin direla kontrolatzea.
– Gerta litezkeen gorabeherak SPRIri jakinaraztea.
3.– Txosten teknikoek informazio hau bilduko dute beren baitan: Nazioartekotze-estrategiaren balorazio eta kalifikazioen xehetasunak, onartutako gastu hautagarriak eta oinarri hauetako 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoaren arabera lortutako puntuazioa.
4.– Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren txostenak ikusita, SPRIko Nazioartekotze zuzendariak laguntzak ebatziko ditu, eskaerak aurkeztu diren ordenaren arabera, eta beti ere aurrekontu-kreditua badago.
5.– Ebazpenak eduki hauek izango ditu gutxienez:
– Erakunde onuraduna.
– Aurreikusitako ekintzak eta ebaluazioan lortutako puntuazioa.
– Aurkeztu eta onartutako gastuen aurrekontua.
– Dirulaguntzaren zenbatekoa.
– Justifikazio fasea amaitu arte jarraitu beharreko urratsen eta fase horretan aurkeztu beharreko dokumentazioaren zerrenda.
– Bestalde, adieraziko da zein errekurtso jar daitezkeen ebazpenaren kontra, zein organo administratibo edo judiziali aurkeztu behar zaizkion eta zein epetan. Halere, interesatuek egoki iritzitako beste edozein errekurtso jar dezakete.
6.– SPRIko Nazioartekotzeko zuzendariak telematikoki emango du eskaera onartzeko edo ezesteko ebazpena eta eskatzaileari jakinaraziko dio. Eskatzaileak aukera izango du ebazpenaren aurkako berraztertze errekurtsoa aurkezteko SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze Zuzendaritzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epean eta eran.
7.– Ebazpen hori 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da espedientea osorik dagoen momentutik zenbatzen hasita, oinarri hauetako 2. artikuluko 2. atalaren arabera. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, ezetsitzat joko da.
8.– Ebazpena SPRIren web-gunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek izan dezaten eman diren laguntzen berri.
14. artikulua.– Laguntza ordaintzea eta justifikatzea.
1.– Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:
– Dirulaguntzaren % 25 emandako laguntza onartu ostean edo, hala badagokio, oinarri hauetako 15. artikuluan zehaztutako hamabost eguneko epea igaro ostean.
– Gainerako % 75aren likidazioa, dirulaguntzaren xede diren ekintzak burutzean egindako gastuak justifikatu ostean.
Ez da ordainketarik egingo onuradunak ez baditu egunean bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak edo zorduna bada dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen baten ondorioz.
2.– Oinarri hauetako 6. artikuluan aipatzen diren bigarren eta hirugarren eskaerei dagokienez, aurreko atalean ezarritako hurrenkeran ordainduko dira.
3.– Egiaztagiriak telematikoki aurkeztu behar dira www.spri.eus/zabaldu webgunean, enpresa onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta, laguntza esleitu izanaren ebazpena jasotzen denetik 2023ko otsailaren 28ra bitartean. Hala ere, publikoarentzako arreta 2023ko otsailaren 28ko arratsaldeko 15:00etan amaituko da.
4.– Hauexek dira aurkeztu beharreko egiaztagiriak:
– Dirulaguntzarekin finantzatu diren jarduerak gauzatu izanaren justifikazio memoria.
– Ekintza bakoitzaren gastuen eta zenbatekoen zerrenda sailkatua.
– Onartutako gastuen fakturak, kostuak banakatuta, jaulkipen-data adierazita eta hornitzailea identifikatuta, eta baita ere ordainagiriak, bakoitza bere zenbatekoarekin eta ordainketa-datarekin.
– Egindako bidaiak justifikatzeko, beharrezkoa izango da garraio-txartelak edo ostatuaren fakturak aurkeztea -benetako kostua egiaztatuta- bidaiaren egiaztagiri gisa. Era berean, bidaiaren testuinguruan eginiko bileren aktak aurkeztu beharko dira. Ez da onartuko ibilgailu propioa edo taxia erabiltzea.
3. eranskineko azterketei dagokienez (aholkularitza estrategikokoak eta operazionalak), txostenaren kopia oso bat aurkeztu beharko da.
5.– Dokumentazioa egiaztatzean ikusten bada badaudela konpon daitezkeen akatsak enpresak aurkeztutako justifikazioan, enpresari jakinaraziko zaio eta 10 eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko.
6.– SPRIko Nazioartekotzeko zuzendariak emango du aurkeztutako likidazioari dagokion ebazpena. Eskatzaileak aukera izango du ebazpenaren aurkako berraztertze errekurtsoa aurkezteko SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze Zuzendaritzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epean eta eran.
15. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
1.– Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzen erakunde onuradunek derrigor bete behar dituzte azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritako betebeharrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen (azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen bidez onartua) testu bateginaren 50.2 artikuluan jasotakoak. Zehazki, hauexek dira betebehar horiek:
a) Emandako laguntza onartzea. Hartara, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen denetik hamabost eguneko epean eta idatziz espresuki horri uko egin ezean, ulertuko da erakunde onuradunak laguntza onartu duela.
b) Dirulaguntza erabiltzea ekintza-plana garatzeko eta eskaeran aurkeztutako gastuak finantzatzeko.
c) Onartzea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak agiri osagarriak eska ditzakeela eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak izendatutako pertsonalak beharrezko eta komenigarri jotzen dituen egiaztapen eta azterketak egin ditzakeela instalazioetan, horrela egiaztatzeko proiektua gauzatu dela eta eskatutako baldintzak bete direla.
d) Fakturak gordetzea eta SPRI–Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea bost urtez fakturak egin direnetik zenbatzen hasita.
e) Laguntzen erabilera fiskalizatzeko eginkizuna betetzen duten aldetik, eskatutako informazioa ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari edo Estatu zein Europa mailako beste kontrol-organismo eskudun batzuei.
f) SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari berehala jakinaraztea laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso dutela xede berbererako beste edozein Administraziotatik edo erakunde publiko edo pribatutatik.
g) Aldatu egin bada dirulaguntza esleitzeko aintzat hartu den arrazoiren bat, horren berri ematea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari.
h) Programa honen bidez emandako dirulaguntzaren jatorriari dagokion publizitatea egitea laguntza publiko honen xede diren sustapen-euskarri guztietan.
i) Era berean, azoketan parte hartzeko laguntza jasotzen bada, ezinbesteko baldintza izango da Basque Country markari (Euskadi Basque Country, Spri Taldea eta Nazioartekotzeko Euskal Agentzia marken logoei) ikusgarritasuna ematea stand-ean eta erabiliko diren sustapen-materialetan.
j) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea diruz lagundutako proiektua gauzatzean sortutako dokumentu eta irudi guztietan.
16. artikulua.– Ez-betetzeak.
1.– Erakunde onuradunak ez badu betetzen Agindu honetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta hurrengoetan eta aplikagarriak diren gainerako arauetan ezarritako baldintzaren bat, edo ez badu betetzen ebazpenean ezarritako betekizunen bat, organo eskudunak, interesatuari entzun ondoren, ez-betetzeari buruzko espedientea irekiko du eta administrazio-ebazpen bidez deklaratuko du galdu egin duela dirulaguntza jasotzeko eskubidea; eta, hala badagokio, orobat deklaratuko du jasotako dirulaguntza eta berandutze-interesak Euskal Autonomi Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar dizkiola bi hilabeteko epean, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan eta Euskal Autonomi Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Aipatu zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
2.– Baldin proiektuen justifikazioan onartutako aurrekontuarekiko % 30 baino gutxiagoko beheranzko desbideratzeak badaude, berriz kalkulatuko da dirulaguntza hasierako laguntza emateko erabili ziren irizpide berberei jarraiki.
3.– % 30eko edo gehiagoko beheranzko desbideratzeak berekin ekar lezake dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea, salbu eta justifikatzen bada bete direla laguntzak xedetzat dituen helburuak. Bigarren kasu horretan, dirulaguntzen zenbatekoa murriztuko da, aurreko atalean aurreikusitako moduan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Aplikatzekoa den araudia.
Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:
1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta Lege hori garatzen duen Araudia (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) dirulaguntza arloko oinarrizko legeriari dagokion guztian.
2.– 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzkoa.
3.– Abenduaren 17ko 698/1991 dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomi Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta ordainketen araubide orokorra, eta zeinetan finkatzen diren berorren kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak.
4.– Europako Batzordearen EB 1407/2013 Araudia, abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBEO L-352/1). (EBAO 2013 L 352/1).
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Datuen Babeserako 2016/679 (EB) Araudian eta datu pertsonalen babesari dagokionez aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoari jarraiki, jakinarazten da jasotako datuak tratatuko ditugula eskatutako laguntza-espedientea kudeatzeko, kontuan izanik datuen tratamenduaren oinarri juridikoa funtzio publikoa dela, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren sorrera-estatutuetan ezarritako helburuei jarraiki.
Informazio hori eman ahal izango zaie enpresa kolaboratzaileei, gai honetan eskumenak dauzkan Administrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei (ikusi http://www.spri.eus/es/quienes-somos/sociedades-del-grupo-spri).
Interesa duen pertsona orok erabil ditzake bere datu pertsonalak babesten dituen araudiak ezarritako eskubideak SPRIren aurrean. Horretarako, idatzi bat bidali beharko da lopd@spri.eus helbidera.
SPRIk Datu Pertsonalen Babeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, jo web-orrialdeko Pribatutasun-politikara.
Jakinarazten da datuak zaindu behar badira, Datuen Babeserako Espainiako Agentzia izango dela horren arduraduna.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak oinarri hauei buruz hartzen dituen erabaki guztiak administratiboak dira eta, beraz, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa da jurisdikzio eskuduna.
1. ERANSKINA
ZABALDU 2022 PROGRAMA
AURKEZTUTAKO PROIEKTUA BALORATZEKO IRIZPIDEAK ETA HAZTATZEKO FAKTOREAK
(Ikus .PDF)
2. ERANSKINA
LEHENTASUNEZKO GEOGRAFIAK
GARAPEN EKONOMIKOKO ETA NAZIOARTEKOTZEKO PLANA 2021-2024
(Ikus .PDF)
3. ERANSKINA
EKINTZA BAKOITZEKO ONARTUTAKO GEHIENEZKO AURREKONTUA
(Ikus .PDF)
* Mota horretako ekintza bakarra onartuko da deialdi bakoitzeko.
** 40.000 euroko muga deialdi bakoitzean onartutako sustapen-gastuen batuketari dagokio.
4. ERANSKINA
BIDAIA-POLTSAK
(Ikus .PDF)
5. ERANSKINA
NAZIOARTEKOTZE-ESTRATEGIA
5.1.– Gaitasuna. Gehienez 6 puntu (Nulua=0, Eskasa=1.5, Onargarria=3, Ona=4.5, Bikaina=6).
• Giza-taldearen gaitasunak.
– Nazioartekotzean jardungo duen giza-taldearen gaitasunak.
• Finantza-gaitasuna.
– Enpresaren finantza-gaitasuna atzerrira irteteko prozesuari aurre egiteko.
• Produkzioko/ logistikako gaitasuna.
– Produkzioko eta banaketaren logistikako gaitasun-azterketa, merkatu berriaren eskaerei ongi erantzuteko.
• Beste gaitasun batzuk.
– Aztertutako beste barne-gaitasun batzuk (markaren ospea, langileek aldaketarekiko duten aldeko / kontrako jarrera?).
• Ingurune globala.
– Sektorearen azterketa ingurune globalean.
• Zein herrialdetan egingo den proiektua.
– Sektorearen azterketa proiektua egingo den herrialdean.
• Enpresaren egoera nazioarteko merkatuetan (AMIA).
– Ahultasunak.
– Mehatxuak.
– Indar-guneak.
– Aukerak.
5.2.– Merkatuak. Gehienez 4 puntu (Nulua=0, Eskasa=1, Onargarria=2, Ona=3, Bikaina=4).
• Kontuan hartu diren beste merkatu batzuk.
– Zein herrialde hartu dituzu kontuan jomuga herrialdea aukeratu baino lehen? Zein faktorek eraman zaituzte aukeratu duzun herrialdea aukeratzera?.
• Arriskuak.
– Identifikatu dituzu aukeratutako herrialdearen balizko arriskuak (politikoak, ekonomikoak, sozialak)? Erantzuna baiezkoa bada, adierazi zeintzuk.
• Sektoreak / nitxoak.
– Zein sektore edo nitxo landuko diren aukeratutako herrialdean.
• Jomuga bezeroa.
– Definitu zein bezero motari zuzenduko zatzaizkion aukeratutako herrialdean eta, hala badagokio, adierazi zertan den desberdina Estatuko bezeroengandik. Balizko bezero gutxi edo asko duzu aukeratutako herrialdean? Baduzu aurretiazko harremanik?.
• Jomugako lehia.
– Baduzu informaziorik aukeratutako herrialdeko sektoreko lehiakideei buruz? Asko ala gutxi dira?.
– Uste duzu enpresa edo produktu lehiakide berriak sartuko direla merkatuan?.
• Hornitzaileak.
– Baduzu informaziorik egungo eta etorkizuneko balizko hornitzaileei buruz?.
5.3.– Sartzeko moduak. Gehienez 6 puntu (Nulua=0, Eskasa=1.5, Onargarria=3, Ona=4.5, Bikaina=6).
• Zein modu aztertu dituzu jomuga herrialdean sartzeko?.
• Zein aukeratu duzu?.
• Zein faktorek bultzatu zaituzte aukera hau egitera?.
5.4.– Produktua/zerbitzua. Gehienez 6 puntu (Nulua=0, Eskasa=1.5, Onargarria=3, Ona=4.5, Bikaina=6).
• Produktuak / Zerbitzuak.
– Enpresako produktu / zerbitzuetatik zeintzuk hautatu dituzu aukeratutako herrialdean sartzeko?.
• Eskaeraren azterketa / Merkatu-kuota.
– Lehiaren eskaintza kontuan hartuta, ba al dago behar besteko produktu/zerbitzu eskaera aukeratutako herrialdean? Zein da lortu nahi duzun merkatu-kuota komertziala?.
• Produktuak/zerbitzuak erosteko arrazoiak.
– Herrialde horretako bezeroek zergatik aukeratuko dituzte zure produktuak / zerbitzuak? Prezioagatik, kalitateagatik, salmenta ondorengo zerbitzuagatik? Beste arrazoiren bategatik?.
• Produktuek/zerbitzuek behar duten egokitzapena.
– Badago premiarik aukeratutako produktuak / zerbitzuak herrialdearen ezaugarrietara egokitzeko? Erantzuna baiezkoa bada, azaldu nola egokituko dituzun.
• Muga-zergak / oztopo legalak.
– Adierazi zeintzuk diren herrialdean sartzeko muga-zergak edota oztopo legalak. Gainditu dituzu oztopo horiek? Erantzuna ezezkoa bada, oztopoak gainditzeko prozesuaren zein fasetan zaude?.
• Oztopo teknikoak.
– Adierazi zeintzuk diren herrialdean sartzeko oztopo teknikoak (homologazioak, ziurtagiriak edo beste batzuk). Agiri horiek lortzeko aurreikusitako data.
• Prezio-politika.
– Prezio-politika desberdin bat jarri duzu merkatu berrirako? Kalkulatu duzu esportazioaren prezioa? Herrialdearekin eta produktuarekin lotutako zein faktorek izan dute eragina prezio horretan?.
5.5.– Sustapen-politika. Gehienez 6 puntu (Nulua=0, Eskasa=1.5, Onargarria=3, Ona=4.5, Bikaina=6).
• Ekintza komertzialak.
– Zein ekintza komertzial egingo dituzu?.
• Sustapen-bitartekoak.
– Zein sustapen-bitarteko erabiliko duzu herrialde berrian zure enpresa eta zure produktu / zerbitzua ezagutzera emateko?.
• Bitartekoak jomugari egokitzea.
– Zer egin duzu sustapen-bitartekoak aukeratutako herrialdeari egokitzeko? Zein agiri komertzial egokitu duzu?.
• Diruz lagundutako bitartekoak.
– Baduzu aukerarik erakunde publikoek antolatutako sustapen-bitartekoak baliatu edo halakoetan parte hartzeko, adibidez, misioetan, bidaia komertzialetan, enpresa-topaketetan? Erantzuna baiezkoa bada, zeintzuetan?.
5.6.– Proiektuaren kalitatea eta egingarritasuna. Gehienez 4 puntu (Nulua=0, Eskasa=1, Onargarria=2, Ona=3, Bikaina=4).
• Helburuak:
– Proiektuaren helburuak.
• Plangintza:
– Proiektuaren plangintza: jarri proiektuaren faseak, ekintzak eta epeak.
• Proiektuko lantaldea:
– Aginte-koadroa.
5.7.– Inpaktua enpresan. Gehienez 4 puntu (Nulua=0, Eskasa=1, Onargarria=2, Ona=3, Bikaina=4).
• Fakturazio / Esportazio aurreikuspenak.
– Enpresaren fakturazio orokorra.
– Proiektuaren ondorioz lortutako fakturazioa.
– Esportazioa.
– Proiektuaren ondorioz esportatutakoa.
• Plantillaren aurreikuspena.
– Enpresako enplegua guztira.
– Proiektuaren ondorioz sortutako enplegua.
– Proiektuaren ondorioz mantendutako enplegua.
• Aurreikuspen kualitatiboa.
– Intzidentzia enpresaren lehiakortasun egoeran.
– Sortutako enplegu mota: (kalitatea, berdintasuna, e.a.).
5.8.– Inpaktua ingurunean. Gehienez 4 puntu (Nulua=0, Eskasa=1, Onargarria=2, Ona=3, Bikaina=4).
• Trakzio indarra / Inpaktua lehiakortasunean.
– Trakzio indarra / Inpaktua lurraldearen lehiakortasunean.
– Trakzio indarra / Inpaktua jomugaren lehiakortasunean.
5.9.– Koherentzia estrategikoa. Gehienez 10 puntu (Nulua=0, Eskasa=2.5, Onargarria=5, Ona=7.5, Bikaina=10).
• Aintzat hartuko da enpresak Nazioartekotze Proiektuari ekiteko duen gaitasuna, beti ere kontuan izanik azken bi ekitaldietan izan duen bilakaera, fakturazioan erregistratu duen hazkundea eta esportazioetan izan duen eboluzioa.
6. ERANSKINA
GIZARTE- ETA JASANGARRITASUN-KONPROMISOEN ZIURTAGIRIAK
• Ingurumena (1):
– EMAS III ziurtagiria (lortu zeneko data, azken berritzea).
– ISO 14001 ziurtagiria (lortu zeneko data, azken berritzea).
– Ekoscan ziurtagiria (lortu zeneko data, azken berritzea).
– ISO 14006 ziurtagiria (lortu zeneko data, azken berritzea).
– ISO 14064 ziurtagiria (lortu zeneko data, azken berritzea).
– UNE 22470 ziurtagiria (lortu zeneko data, azken berritzea).
– UNE 22480 ziurtagiria (lortu zeneko data, azken berritzea).
• Berdintasuna eta kontziliazioa (2):
– Berdintasun plana, Emakunderen metodologiaren arabera egina (egin zeneko data, indarraldia).
– Kontziliazio plana (egin zeneko data, indarraldia).
– EFR ziurtagiria (lortu zeneko data, azken berritzea).
• Euskara (3):
– BIKAIN ziurtagiria (maila, lortu zeneko data, azken berritzea).
– Bai Euskarari ziurtagiria (maila, lortu zeneko data, azken berritzea).
– Euskara plana (egin zeneko data, indarraldia).
• Erantzukizun sozial korporatiboa eta jasangarritasuna (4):
– Global Compact erakundeko kide izatea, erakusteko bat datorrela Agenda 2030 agirian jasotako Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin.
– Eusko Jaurlaritzaren GJHen plataformako kide izatea.
– ISO 26000 ikuskapena (izatea, lortu zeneko data, azken berritzea).
– IQNet SR10 ziurtagiria (izatea, lortu zeneko data, azken berritzea).
– SGE 21 ziurtagiria (izatea, lortu zeneko data, azken berritzea).
– UNE 165010:2009 EX ziurtagiria (izatea, lortu zeneko data, azken berritzea).
– Xertatu (ekintza plana, azken ebaluazioaren data).
– SA 8000.
• Beste ziurtagiri baliokide batzuk.