84. zk., 2022ko maiatzaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARETXABALETAKO UDALA
1874
IRAGARKIA, 2020ko enplegu publikoaren eskaintza aldatzeari buruzkoa.
Aretxabaletako Udalak 2020rako lan eskaintza publikoa 2020ko azaroaren 30ean onartu ondoren, abenduaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta honen berri ematen duen iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2021eko urtarrilaren 7an.
Alabaina, udalak lan eskaintza publikoaren atalean ageri den titulazioa aldatzea erabaki du. 2020ko lan eskaintza publikoan aldatzen da honako edukiarekin:
2020rako lan eskaintza publikoaren aldaketa: Karrerako funtzionarioa.
– Izena: Hirigintzako teknikaria.
– Dotazioa: 1.
– Izaera: Funtzionarioa.
– Taldea: A2.
– Eskala: Administrazio Berezia.
– Azpieskala: Teknikoa.
– Klasea: Erdi mailako teknikaria.
– Titulazioa: Arkitekto teknikoa.
– Hizkuntza eskakizuna: 3. 2019-09-11ko derrigortasun-datarekin.
– Maila: 17.
– Dedikazioa: osoa.
– Lanpostua betetzeko era: Lehiaketa-Oposaketa.
Aretxabaleta, 2022ko martxoaren 28a.
Alkatea,
UNAI ELKORO OIANGUREN.