Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2022ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1872

378/2022 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Kanpo-kontsultetako Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Laster, Bidasoko ESIko Kanpo-kontsultetako Gainbegirale lanpostua hutsik egongo da. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori prozedura librez betetzeko deialdi publikoa iragartzea. Hona hemen

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

– Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoak izatea (estatutupekoak, funtzionarioak edo lan-kontratudunak) eta lanpostua jabetzan izatea B1 lanbide-taldean.

– B1 lanbide-taldeko titulua izatea.

– Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia B1 lanbide-taldean.

– Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betekizunak.

2.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.

– Unitatea kudeatzeko memoria-proiektua egitea.

– Taldeen antolaketan eta kudeaketan esperientzia edota prestakuntza izatea.

– Ezagutza ofimatikan: Word, Excel.

Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu hori betetzeari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g. 20280 Hondarribia). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek Bidasoko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin batera (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g. 20280 Hondarribia).

Agiriak honela aurkeztu behar dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

– Unitatea kudetzeko memoria-proiektua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak, nahiz eta hori izangaiaren eskabidean jaso beharko den.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko eta hautagaiei jakinaraziko zaie.

Batzordeak, eskabideak aztertu ondoren, izangaiei jakinaraziko zaizkien eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du.

Izangaiak baloratu ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, baldin eta izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen.

Batzordearen bilera bakoitzaren akta egingo da. Bertan, honako hauek jasoko dira: aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego), eta horietako bati lanpostua esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Inola ere ezingo dira merezimendutzat hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean aurkezten ez direnak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Lanpostuaren eginkizunak.

Profesional-talde bat gidatuko du, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendaritzaren mendean zuzenean, eta honako hauetaz arduratuko da:

– Erizainaren figura sustatzea, kontzeptu zabalenean zainketak eman ditzan: erabiltzailearen osasuna sustatzea, babestea eta berroneratzea.

– Kanpo Kontsultetako Erizaintza Zerbitzuaren funtzionamendua eta jarduerak planifikatu, antolatu, koordinatu eta ebaluatzea, erabiltzailearen arretaren kalitatea bermatzeko.

– Protokoloak diseinatzen, koordinatzen eta ezartzen laguntzea.

– Unitateko adierazleen jarraipena egitea.

– Indarrean dauden protokoloak ebaluatzea.

– Unitatearen berezko lan- eta komunikazio-sistemak ezartzea.

– Jakinarazitako edo hautemandako arazoak konpontzea.

– Unitateko langileen estaldura, karteldegiak eta absentismoak kudeatzea.

– Profesional berriei harrera egitea, harrera-planaren arabera.

– Taldearen garapena kudeatzea: unitateko langileen prestakuntza-beharrak identifikatzea.

– Unitateko mantentze-lanen parteak kudeatzea eta haien jarraipena egitea.

– Materiala eta farmakoak eskatzea.

– Produktu eta material berrien jarraipena egitea.

– Kexak, erreklamazioak edo iradokizunak kudeatzea.

– Asistentzia-jarduera egitea, ezagutzak eguneratuta edukitzeko eta zerbitzuaren teknika eta prozeduretan trebetasuna mantentzeko moduko maiztasunarekin.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta Osakidetzaren webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Hondarribia, 2022ko martxoaren 24a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MANUEL LADRÓN DE GUEVARA PORTUGAL.


Azterketa dokumentala