84. zk., 2022ko maiatzaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1869
262/2022 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jesús Camino Buey jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pneumologiako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 9ko 235/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barakaldo-Sestaoko ESIko Pneumologiako Atal Sanitarioko burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko irailaren 28ko EHAA 194. zk. eta 2021eko urriaren 5eko BOE 238. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Jesús Camino Buey jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIko Pneumologiako Atal Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jesús Camino Buey jauna izendatzea Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIko Pneumologiako Atal Sanitarioko buru aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta luzatzeko aukera egongo da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat. Izendapenak 2022ko martxoaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Barakaldo, 2022ko martxoaren 23a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.