82. zk., 2022ko apirilaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1842
IRAGARKIA, Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako zehapen-prozedura batzuen ebazpenak jakinarazten baitira; hain zuzen ere, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arlokoak.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ebatzi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriak ustez ez betetzeagatik hasitakoak.
Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi ebazpen horiek. Horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/AIZ zerrenda eranskinean dago.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
Zehapen-ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuordearen aurrean aurkez daiteke, edo, bestela, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan eta hurrengoetan araututakoarekin bat etorriz. Espedientea aztergai egongo da Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna 35, 2. solairua, Donostia / San Sebastian – Aholkularitza Juridikoa).
Era berean, interesdunei ohartarazten zaie epe honetan egin beharko dutela ordainketa: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1etik 15era bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16tik azkeneko egunera bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmoa izango da, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea amaitu eta halakorik jarri ez denean, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri badute, hura ezetsi dela jakiten duten egunean.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritzan.
Borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekingo zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguak aplikatuko dira.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legeak 44. eta 46 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Donostia / San Sebastian, 2022ko apirilaren 11.
Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.