Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2022ko apirilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1838

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, honako agindu honetan ezartzen diren laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena: Agindua, 2021eko azaroaren 24koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen diren ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2021eko deialdiaren oinarriak.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko azaroaren 24ko Aginduaren bidez, ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzen 2021eko ekitaldirako deialdia deitu zen.

Aipatu aginduaren eranskineko zortzigarren oinarrian ezartzen dena betez, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpenaren bidez adjudikatu dira eskatutako laguntzak.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 49. artikuluko 2. paragrafoko bigarren apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea, guztiek jakin dezaten, honako agindu honetan ezartzen diren laguntzen onuradunen zerrenda: Agindua, 2021eko azaroaren 24koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen diren ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2021eko deialdiaren oinarriak. Agindu hori ebazpen honen eranskinean jasotzen da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 13a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
Ziurtatutako nekazaritza ekologikorako trantsiziorako laguntzak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala