Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2022ko apirilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1836

AGINDUA, 2022ko apirilaren 13koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2022ko deialdia nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko –EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoak– laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako.

Ingurumenaren gaineko kezken ondorioetako bat izan da nekazaritza- eta ingurumen-neurriak eta -konpromisoak hartzeko laguntzak ezartzea; betiere, bateragarri egitearren nekazaritako produkzio-metodoak bai ingurumena babesteko beharkizunekin eta bai baliabide naturalak kontserbatzearekin.

Nekazaritza- eta ingurumen-neurriak konfiguratzen dira nekazaritzako produkzio-metodo jakin batzuk eta nekazaritza konbentzionalean ezohikoak diren jardunbide jakin batzuk sustatzeko laguntza-araubide baten gisa. Metodo eta jarduketa horiek kostu gehigarriak dakartzate, bai eta diru-galerak ere. Beraz, ezartzen diren laguntzak saiatzen dira konpentsatzen ingurumena eta baliabide naturalen kontserbazioa errespetatzen dituzten nekazaritzako produkzio-metodoak eta -neurriak hartzeak dakartzan kosturik handienak eta lortu gabeko irabaziak.

EAEko Landa Garapenerako 2015-2020 Programak nekazaritza- eta ingurumen-dirulaguntzak jasotzen ditu, hain zuzen ere nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko laborantza estentsiboaren (Arabako Lurralde Historikoko ohiko laborantzen) dibertsifikazioa sustatzeko.

Neurri horren helburua da baliabide naturalen arrazoizko jasangarritasuna eta aprobetxamendua lortzea. Gainera, horrekin bateragarriak diren beste helburu batzuk ere baditu, ingurunea babestearen ingurukoak, nekazarien errentei eutsiz eta horiek hobetuz, laborantza horiek teknikoki ordenatuta. Horren harira, aipatu beharra dago neurri horrek indartuko dituela produkzio-jardueren dibertsifikazioa, laborantzen errotazioak eta laborantza horietarako Arabako aldeko baldintza fitosanitarioen aprobetxamendua.

Halaber, neurri hori da EAEko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren eranskinean eta aplikazio-eremuan barne hartutako neurrietako bat. 13.1 artikuluan xedatzen denez, «Dekretu honetan aurreikusitako neurri, azpineurri edo eragiketen laguntza bakoitzaren deialdia eta kudeaketa egokituko zaio bakoitzarentzat erabakitzen den organo kudeatzaileari, kofinantzaketan edo finantzaketa gehigarrian duen partaidetzaren arabera, dekretu honen 4. artikuluan eta eranskinean xedatutakoarekin bat etorriz».

EBren Urte Anitzeko Finantza Esparruaren onarpenean eta Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformari buruzko negoziazioetan izandako atzerapena dela-eta, NPE berria eta haren Plan Estrategikoak ez dira 2023ra arte indarrean jarriko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren eta Europako Batzordearen beharrezko arauak oraindik ez baitira onartu.

Hala, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko 2020/2220 (EB) Erregelamendua argitaratu da (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamendua, 2020ko abenduaren 23koa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) zenbait xedapen iragankor ezartzen dituena 2021. eta 2022. urteetan, eta erregelamendu hauek aldatzen dituena: 1305/2013 (EB), 1306/2013 eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak, errekurtsoei eta erregelamenduaren aplikazioari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan, eta 1308/2013 (EB) Erregelamendua, errekurtsoei eta laguntza horren banaketari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan). Erregelamendu horren xedea segurtasuna eta jarraitutasuna ematea da, nekazarientzat eta Europako nekazaritzarentzat emandako laguntzei, bai eta trantsizio-aldian landa-garapenerako laguntzen jarraitutasuna bermatzea ere, horretarako egungo esparru juridikoa zabalduz, lehen zutabeari (NBEF) zein bigarren zutabeari (LGENF) dagokienez, harik eta NPE berria indarrean sartzen den arte.

Konstituzioaren 148.1.7 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.9 artikuluan ezarritakoarekin bat, nekazaritzako eta abeltzaintzako eskumen guztiak Autonomia Erkidegoari dagozkio, ekonomiaren antolakuntza orokorraren arabera, eta hori kontuan izanda eman da agindu hau.

Arabako Foru Aldundiari aholkua eskatu zaio agindu hau egiterako garaian. Hori dela-eta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea

1.– Agindu honen xedea da 2022ko deialdia egitea nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako, EAEko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan onartu eta jasotakoarekin bat etorriz.

2.– Nekazaritza eta ingurumeneko laguntza-mota hauek arautzen dituen araudiaren arabera eman, kudeatu eta ordainduko dira agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak, eta, bereziki, honako hauek kontuan hartuta: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamendua, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa-garapenerako dirulaguntzaren ingurukoa; 2014ko uztailaren 17ko Batzordearen 808/2014 (EE) Erregelamendu Betearazlea, aipatutako erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena; 2014ko martxoaren 11ko Batzordearen 807/2014 (EE) Erregelamendu Ordezkatua, 1305/2013 (EE) Erregelamendua osatzen duena; eta otsailaren 14ko 43/2017 Dekretua, EAEko 2015-2020ko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duena.

2. artikulua.– Pertsona onuradunek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza horiek jaso ahal izango dituzte nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo legez osatutako nekazarien taldeek, baldin eta honako baldintza orokor hauek betetzen badituzte, betiere:

a) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatutako lurzatiak izatea eta lurzati horiek dagokien erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea, bai eta dirulaguntzen itzulketak ere.

c) Honako laborantza-talde hauetako bateko ekoizleak izatea:

– 1. taldea.– Udako laborantza ureztatuko ale-lekaleak, gizakiek kontsumitzekoak.

– 2. taldea.– Udako laborantza ureztatuko baratze estentsiboak.

– 3. taldea.– Hazitarako patata eta gizakiek kontsumitzeko patata.

– 4. taldea.– Azukre-erremolatxa.

d) Ustiategian, laborantza estentsiborako 2 ha-ko azalera gutxienez izatea, aurreko paragrafoan aurreikusitako laborantza multzoari dagokionez. 1 ha baino gutxiagoko laborantza multzo batek ezin du dirulaguntza eskatu.

e) Laborantza bat baino gehiagoko lurzatiek ereintza erregularrak eta homogeneoak izatea.

f) Agindu honetan aurreikusitako laborantza estentsiboen ereindako lurzatiak aitortzea «Eskabide bakarra» atalean; atal hori aurreikusia dago otsailaren 16ko 20/2016 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan hauek garatu eta aplikatzekoan: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak.

g) Eskatzailea ez egotea zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin.

2.– Halaber, ezingo dira laguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak; egoera horiek aipatutako lege horren 13. artikuluaren 4., 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatuko dira.

3. artikulua.– Onuradunen nekazaritza- eta ingurumen-konpromisoak.

1.– Laguntza hauen onuradun izan ahal izateko, nekazaritza-ustiategien titularrak, aurreko artikuluan aurreikusitako baldintza orokorrak betetzeaz gain, konprometitu beharko dira nekazaritza- eta ingurumen-konpromisoak eta -teknikak gutxienez 5 urtez aplikatzera, agindu honen I. eranskinean jasotakoekin bat. Azpi-neurri horretarako konpromiso berriak sinatu ahal izango dira urtebeteko aldi baterako, baldin eta 2016-2020 aldian neurri horrexetarako konpromisorik hartu ez bada.

2.– Laguntzaren hasierako eskabidean, laguntza hauetara atxikitzen den azpi-neurriaren konpromisoak sinatuko ditu eskatzaileak. Aurreko apartatuan adierazitako iraupena izango dute konpromiso horiek, eta nekazaritzako eta ingurumeneko kontratutzat hartuko da ondore guztietarako. Konprometitutako denboraldia bukatuta, baldin eta araudiak eta aurrekontuek onartzen badute, laguntzaren urtebeteko luzapena eskatu ahal izango da.

Hartutako konpromisoek 2022ra arte (urte hori barne) luzatutako programazio-aldia gainditzen badute, onuradunak onartu edo baztertu egin beharko du 2023an hasiko den programazio-aldi berria esparru juridikora egokitzea, neurria NPBren Plan Estrategiko berrian programatzen bada. Neurria NPBren Plan Estrategiko berrian programatzen ez bada edo, behin aurreikusita, onuradunak egokitzapen hori ez onartzea erabakitzen badu, konpromisoa amaitutzat joko da inolako zigorrik gabe.

3.– Kasua balitz, indarraldiaren hurrengo urteetan, nekazaritza- eta ingurumen-kontratua indarrean dagoen bitartean, konprometitutako azpi-neurriaren prima ordaintzeko eskabidea egin beharko du urtero.

4. artikulua.– Konpromisoen bihurketa edo adaptazioa.

Nekazaritza- eta ingurumen-konpromisoen bihurketa edo adaptazioa baimendu ahal izango da indarrean dauden aldian, baldintza hauek betetzen badituzte, betiere:

– Bihurketa ingurumenarentzat onura handia bada.

– Indarrean dagoen konpromisoa nabarmen finkatzen bada.

– Jatorrizko konpromisoaren helburuen lorpena aintzat hartuta behar bezala justifikatuta badago adaptazioa.

5. artikulua.– Konpromisoetatik salbuesteko ezinbesteko arrazoiak.

1.– Kasu hauetan aitortuko da laguntzak jasotzeko hartutako konpromisoak ez betetzeko ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak daudela:

a) Onuradunaren heriotza.

b) Onuradunaren lanbide-ezintasun luzea.

c) Ustiapen-lurrak gogor kaltetu dituen hondamendi natural larria.

d) Ustiategiko eraikinak istripuz suntsitzea.

e) Ustiategiko laborantzen parte bati edo osoari eragiten dion landare-gaixotasuna.

f) Ustiategi osoa edo haren zati garrantzitsu bat desjabetzea, baldin eta desjabetze hori aurreikusita ez bazegoen konpromisoa sinatu zen egunean.

2.– Inguruabar horiek idatziz jakinarazi beharko zaizkio Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza edo Abeltzaintza Zuzendaritzari edo Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari, dagozkion probekin batera; horiek jakinarazteko, onuradunak edo haren eskubidedunak hamar egun balioduneko epea izango du hori egiteko baldintzetan dagoenetik aurrera.

3.– Inguruabar horiek gertatzean, ez da administrazio-penalizaziorik ezarriko, eta urte anitzeko konpromisoen edo ordainketen kasuan, ez da eskatuko aurreko urteetan jasotako laguntza itzultzerik.

6. artikulua.– Ustiaketak eskualdatzea.

1.– Baldin eta, nekazaritza- eta ingurumen-kontratua indarrean den artean, ustiategia titulartasunez aldatzen bada, osorik edo partez, onuradunak berehala jakinarazi beharko dio Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari.

2.– Konpromiso-aldian onuradunak bere ustiapen osoa edo haren zati bat beste pertsona bati eskualdatzen badio, honek bete gabe geratzen den aldian jarraitu ahal izango du konpromisoarekin, edo konpromiso hori iraungi ahal izango da, eta ez da itzulketarik eskatuko konpromisoa gauzatzen den aldirako.

7. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Agindu honen I. eranskinaren 2. eta 3. artikuluetan ezarritako eskakizunak eta konpromisoak betetzen dituztenek, 2.1.c) artikuluan aurreikusitako laborantzei dagokienez, eskubidea izango dute eragiketa honen ondoriozko zenbatekoari dagokion laguntza jasotzeko: nekazaritza- eta ingurumen-metodoekin landutako aitortutako azalera bider unitatekako zenbatekoa.

2.– Hauek dira dirulaguntzaren unitate-zenbatekoak:

a) Nahitaezko konpromisoak:

– 1. taldea: 240 euro hektarea bakoitzeko.

– 2. taldea: 430 euro hektarea bakoitzeko.

– 3. taldea: 450 euro hektarea bakoitzeko.

– 4. taldea: 450 euro hektarea bakoitzeko.

b) Konpromiso gehigarriak:

– 1. gehigarria: 100 euro hektarea bakoitzeko.

– 2. gehigarria: 150 euro hektarea bakoitzeko.

– 3. gehigarria: 50 euro hektarea bakoitzeko.

Edonola ere, hektarea bakoitzeko gehieneko laguntza 600 eurokoa izango da.

3.– Era berean, neurri hauetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, laguntzan gutxienez 300 euro lortu beharko dira, neurri bakoitzaren xedapenen arabera.

8. artikulua.– Finantzaketa.

1.– Agindu honi jarraikiz 2021eko ekitaldian zehar eman beharreko dirulaguntzen gehieneko bolumena 1.090.000,00 eurokoa da.

2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzetara bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako aurrekontu-kredituetatik eta LGENF funtsetik etorriko dira; LGENF funtsak % 75eko kofinantzaketa-tasa izango du. 272.500 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik etorriko dira, eta 817.500 euro, berriz, LGENF funtsetik.

3.– Horretarako, eskatutako laguntzen guztizkoa kontuan izanik, aldatu ahal izango da ebazte-zati honetan kontsignatutako guztizko zenbatekoa; betiere, batetik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera, eta, bestetik, laguntzak ebatzi baino lehen. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpenaz jakinaraziko da hori.

9. artikulua.– Funtsak agortzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, eskabide horiei legozkiokeen zenbatekoa kalkulatuko da 7. artikuluan ezarritako kopuruen gehieneko zenbatekoa aintzat hartuta.

2.– Baldin eta aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera hasieran kalkulatutako zenbatekoei erantzuteko adinakoa bada deialdi honetako diru-zuzkidura, laguntzak zenbateko horren arabera emango dira.

3.– Kontrako kasuan, eta 8.3 artikuluan xedatutakoa salbu, honako baremo honen arabera puntuaziorik handienak lortu dituzten eskabideei emango zaizkie dirulaguntzak:

a) Natura 2000 Sareko eremuetan azalerak dituzten udalerrietan dauden ustiategiak, 15 puntu.

b) Belardia ez den laborantza bakar batek SAUaren % 80 baino gehiago osatzen duen herrialde batean kokatutako ustiategia, 15 puntu.

c) Mugaketa naturalak edo bestelako mugaketa espezifikoak dituzten udalerrietan kokatutako ustiategia, 15 puntu.

– Mendi-eremuak, 15 puntu.

– Egoera ahuleko eremuak, 10 puntu.

– Beste eremu batzuk, 5 puntu.

Puntu berdinketa izanez gero, Natura 2000 Sarean eskatutako proiektuak lehenetsiko dira.

10. artikulua.– Dirulaguntzak, eskabideak eta dokumentazioa kudeatzea.

1.– Nekazaritza edo Abeltzaintza Zuzendaritzari eta Arabako Foru Aldundiari dagokie agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila) Arabako Foru Aldundiari (Nekazaritza Saila) kudeaketa gomendiotan emateko 2016ko azaroaren 25eko Hitzarmenaren arabera eta han ezarritako baldintzetan, hain zuzen, EAEko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan aurreikusitako nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntza kudeatzeko.

2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzetara atxikitzeko eskabideak barne hartuko dira abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluaren II. kapituluan ezarritako «eskabide bakarra» atalean eta otsailaren 16ko 20/2016 Dekretuaren 34. artikuluan (20/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan honako hauek garatu eta aplikatzekoa: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak).

Nolanahi ere, aintzat hartuko dira eta baliozkoak izango dira 2022ko otsailaren 1etik hasi eta aurreko paragrafoan aipatutako eskaera bakarra aurkezteko epea amaitu arte xede horrekin aurkeztutako laguntza-eskaerak.

3.– Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, eskakizunak betetzeari eta haiek egiaztatzeko kontrolei baiezkoa emateari buruzkoa.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, hau guztia adierazteko: eskabidean jasotako informazioa egiazkoa dela; bestelako administrazio edo entitate publiko zein pribatuetatik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso izana; dirulaguntzak itzultzeko ordainketak ordainduta izatea; ez egotea itzultzeko prozedura baten edo zigortzeko prozedura baten eraginpean, edo akreditatzea prozedura hori amaiturik dela; akreditatzea pertsona edo erakunde eskatzaileak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzea galarazten dion administrazio- edo zigor-arloko zigorrik edo hartarako desgaitzen duen legezko debekurik, eta aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla.

c) Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntza eskatzen duten pertsonek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, behar den aldioro, non eta ez den arrazoituta aurka egiten, orduan egiaztagiri horiek aurkeztu beharko baitira.

11. artikulua.– Izapidetzea.

1.– Arabako Foru Aldundiak akatsen bat edo zehaztasunik eza atzematen badu eskabideetan, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta hark 10 eguneko epea izango du hori konpontzeko. Horretarako epea igarota, adierazitako akatsa zuzendu ez badu, aurretik egindako eskabidea ukatzeko ebazpen bat emango da.

2.– Dirulaguntza hori eskatzen dutenek fakturak, garraio-agiriak edo hartutako konpromisoekin lotutako bestelako dokumentazioa gorde eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza edo Abeltzaintza Zuzendaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren eskura jarri beharko dute.

3.– Beharrezko kontrolak eta egiaztatzeak egin eta gero eta aurreko artikuluan eskatutako dokumentazioa jaso eta gero, laguntza-kudeaketako erakunde laguntzaileak banakako txosten tekniko bat egingo du esku hartu den laguntza-espedienteen gainean. Txosten hori ikusita eta egokitzat jotzen diren egiaztapenak egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpena emango du hilabeteko epean, emakidaren txostena jasotzen denetik zenbatzen hasita.

4.– Artikulu honetan ezarritako epean berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ezean, eskabideak ukatutzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– Laguntzaren egiaztatze eta kontrol guztiak egin eta gero ordainduko dira laguntzak, eta otsailaren 16ko 20/2016 Dekretuaren 29.4 artikuluaren arabera eta bertan aurreikusitako epeetan.

6.– Laguntzei buruzko ebazpena interesdunei banan-banan jakinarazi behar bazaie ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez, nekazaritzaren arloan eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da agindu honen babespean esleitutako dirulaguntzak eskuratu dituztenen zerrenda, esleitutako zenbatekoak adieraziz, Europako Erkidegoko erregelamenduan horren inguruan xedatutakoarekin bat.

12. artikulua.– Onuradunen eskubideak eta betebeharrak.

1.– Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek bete egin behar dituzte obligazio hauek: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 14. artikuluan aurreikusitakoak; eta edonola ere, honako hauek:

a) Dirulaguntza ematea zilegi egiten duen jardueran aritzea edo egoeran egotea, eta dirulaguntza eman duen erakundeari frogatzea dirulaguntza emateko edo jasotzeko bete beharreko betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela eta jarduera egiten dutela.

b) Baliteke Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo Europar Batasuneko organo eskudunek informaziorik eskatzea agindu honen kontura jasotako dirulaguntzak direla-eta, eta, beraz, informazio hori eman egin beharko zaie, eta horrez gain, egiaztatze-jarduerei –administratiboak zein bertatik bertarakoak– men egin.

c) Dirulaguntza ematen duen erakundeari, bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik xede berarekin jasotako dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea, bai eta dirulaguntza ematean kontuan hartutako gorabehera objektibo edo subjektiboetan izandako aldaketen berri ere.

d) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak dirulaguntzari esanbidez uko egiten ez badio, pentsatuko da dirulaguntza onartu duela.

e) Emakumeenganako eta gizonenganako tratua berdina izatea esparru guztietan, horiek kanpoko zein barruko izan.

2.– Pertsona fisikoek eta pertsona juridikoen ordezkariek, agindu hau aplikatzetik sortuko diren administrazio publikoekiko idatzizko zein ahozko harremanetan, euskara eta gaztelania erabiltzeko duten eskubidea eta aukeratzen duten hizkuntzan arreta jasotzeko eskubidea bermatuko da.

13. artikulua.– Deklaratutako azaleraren eta egiaztatutako azaleraren arteko aldearen ondoriozko murrizketak eta penalizazioak.

1.– Ez-betetzeak atzemango balira egindako kontroletan, indarreko legerian ezarritako murrizketa, penalizazio eta itzulketa hauek aplikatuko dira:

a) Baldin eta egiaztatzen bada egiaztatutako azalera handiagoa dela eskabidean deklaratutakoa baino, deklaratutako azalera hartuko da aintzat laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko.

b) Baldin eta egiaztatzen bada deklaratutako azalera egiaztatutakoa baino handiagoa dela, gain-deklaraziotzat joko da. Kasu honetan, kontrolean egiazki egiaztatutako azaleraren gainean kalkulatuko da laguntza. Egiaztatzen den gain-deklarazioaren ehunekoaren arabera egingo dira murrizketak eta penalizazioak. Gain-deklarazioaren ehunekoa formula hau erabilita kalkulatuko da:

(Ikus .PDF)

c) Baldin eta 0,1 hektarea edo txikiagoa bada deklaratutako azalera osoaren eta neurri baterako ordainketa-eskabidean egiaztatutako azalera osoaren arteko aldea, egiaztatutako azalera deklaratutakoaren pareko joko da. Baldintza hori ez da aplikatuko baldin eta azalera osoaren % 20 baino handiagoa bada aldea.

d) Baldin eta deklaratutako azaleraren eta egiaztatutako azaleraren arteko aldea % 3 edo bi hektarea baino handiagoa baina egiaztatutako azaleraren % 20 edo txikiagoa bada, egiaztatutako azaleraren oinarriaren gainean kalkulatuko da laguntza, egiaztatutako aldearen bikoitza txikituta.

e) Baldin eta aldea egiaztatutako azaleraren % 20 baino handiagoa bada, ez da azaleragatiko inongo laguntzarik emango.

f) Baldin eta aldea % 50 baino handiagoa bada, ez da azaleragatiko inongo laguntzarik emango. Gainera, onuradunak penalizazio gehigarri bat jasoko du, deklaratutako azaleraren eta egiaztatutako azaleraren arteko aldeari dagokion laguntzaren zenbatekoaren parekoa. Aurtengo urtean edo irregulartasuna atzematen den urtearen ondorengo hiru urteetan onuradunak aurkezten dituen eskabideengatik eskubidez legozkiokeen 1305/2013 (EE) Erregelamenduan edo 1307/2013 (EE) Erregelamenduan aurreikusitako laguntza-neurrien kargura emandako ordainketetatik kenduko dira penalizazio horien ondoriozko zenbatekoak. Zenbatekoa ezin bada osorik kendu ordainketa horietatik, gainerako saldoa ezereztuko da.

2.– Nekazaritza-lurzati guztien azalerei dagokienez azaleren laguntza-neurrien deklarazio osatu gabea egiteagatik aurreikusitako penalizazioak kalkulatzeko, eskabide bakarrean deklaratutako azalera globalari kendu egingo zaio deklaratutako azalera global horri deklaratu ez diren nekazaritza-lurzatien azalera globala gehituta ateratzen den azalera, eta alde hori hartuko da aintzat.

Baldin eta alde hori deklaratutako azalera osoaren % 3 baino handiagoa bada, neurri hauen arabera gutxituko da laguntza-neurrien zenbateko osoa:

a) Ehunekoa % 3 baino handiagoa baina % 25 edo txikiagoa bada, % 1eko murrizketa aplikatuko da.

b) Ehunekoa % 25 baino handiagoa baina % 50 edo txikiagoa bada, % 2ko murrizketa aplikatuko da.

c) Ehunekoa % 50 baino handiagoa bada, % 3ko murrizketa aplikatuko da.

3.– Ezarritako penalizazioak ez zaizkie aplikatuko onuradunak eskabidea okerra dela edo aurkeztu eta gero oker bilakatu dela agintaritza eskudunari idatziz jakitera ematen dizkion laguntza- edo ordainketa-eskabideen alderdiei, betiere onuradunari ez bazaio agintaritza eskudunak lekuan bertan kontrol bat egiteko duen asmoaren berri eman, eta agintaritza horrek ez badio jada laguntza- edo ordainketa-eskabidean ez-betetzeak daudela adierazi.

4.– Halaber, baldin eta deialdi bakoitzean finkatutako egunaren ostean aurkezten bada laguntza-eskabidea, onuradunak, eskabideak ezarritako epean aurkeztuz, eskubidea izango zukeen zenbatekoen gaineko % 1 murriztuko da egun baliodun bakoitzeko. Atzerapena hogeita bost egun natural baino gehiagokoa bada, eskabidea ez da onartuko, eta eskatzaileari ez zaio laguntzarik emango.

14. artikulua.– Baldintzak ez betetzeagatiko murrizketak eta penalizazioak.

Baldintzak betetzen ez badira, zehaztutako ehunekoan murriztuko dira laguntzen zenbatekoak, xedapen hauetan xedatuarekin bat: abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretua (1078/2014 Errege Dekretua, zuzeneko ordainketak, landa-garapeneko hainbat prima edo mahastizaintza eta ardogintza sektorea laguntzeko hainbat programa dela-eta egindako ordainketak jasoko dituzten onuradunek bete beharreko baldintzak arautzen dituena) eta otsailaren 16ko 20/2016 Dekretua (20/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan honako hauek garatu eta aplikatzekoan: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak). Murrizketa ezin bada ordainketa baino lehen zehaztu, geroko ordainketetan berreskuratu edo konpentsatu ahal izango da onuradunak ordaindu beharreko zenbatekoa. Azken kasu horretan, sortutako interesak ez dira aintzat hartuko.

15. artikulua.– Onarpen-irizpideak eta bestelako konpromiso edo betebeharrak ez betetzeagatiko murrizketak eta penalizazioak.

1.– Ez-betetze orok ekarriko ditu murrizketak edo ukatzeak laguntzaren lerroan. Ez-betetzearen proportzionaltasuna hartuko da aintzat azalera jakin bati soilik eragiten dion zehazteko, eta, kasu horretan, ustiapenaren parte horri aplikatuko zaio murrizketa. Hala ez bada, ustiapen osoari eragingo dio.

2.– Eskatutako laguntza osorik ukatuko da, baldin eta onarpen-irizpideak ez badira ustiapen osoan betetzen.

3.– Jarraian zehazten den bezala gutxituko edo ukatuko da eskatutako laguntza, baldin eta betebeharrak edo eranskinean tipifikatutako konpromisoak betetzen ez badira. Laguntza ehuneko zenbat gutxituko den zehazteko, ez-betetzearen larritasuna, norainokoa, iraupena eta errepikapena hartuko dira aintzat:

– Oinarrizko lerroa ez betetzea: laguntza ukatzea.

– Konpromiso baztertzailea ez betetzea: laguntza ukatzea.

– Oinarrizko konpromisoa ez betetzea: % 50eko murrizketa laguntzan. Oinarrizko konpromiso bat berriz hausten bada konpromiso-aldian, laguntza ukatuko da.

– Konpromiso nagusia ez betetzea: % 20ko murrizketa laguntzan. Ez-betetzeak behin eta berriz gertatzen badira, % 40ko murrizketa aplikatuko da konpromiso bera bigarren urtez betetzen ez denetik aurrera.

– Bigarren mailako konpromisoa ez betetzea: % 5eko murrizketa laguntzan. Ez-betetzeak behin eta berriz gertatzen badira, % 10eko murrizketa aplikatuko da konpromiso bera bigarren urtez betetzen ez denetik aurrera.

4.– Hauek izango dira konpromiso-aldian konprometitutako azalerari ez eusteagatik aplikatzeko murrizketak:

(Ikus .PDF)

* Gutxitze-ehunekoa = (konprometitutako azaleraren eta onargarritasun-baldintzak, oinarri-lerroa eta konpromiso baztertzaileak betetzen dituzten azaleraren arteko aldea) zati konprometitutako azalera, bider 100.

Edonola ere, konprometitutako gehieneko azalerari ez bazaio eusten behin baino gehiagotan, ez dira itzuli beharko aurreko urteetan jasotako zenbatekoak.

Konprometitutako azalera bat etorriko da konpromiso-aldian zehar ordaindutako gehieneko azalerarekin. Kontrolen ondorioz erabakitzen bada onargarritasun-baldintzak, oinarri-lerroa eta konpromiso baztertzaileak betetzen dituen azalera konprometitutako azalera baino txikiagoa dela eta zehapen bat aplikatzen bada konprometitutako azalerari ez eusteagatik, konpromiso-azalera berri bat zehaztuko da onargarritasun-baldintzak, oinarri-lerroa eta konpromiso baztertzaileak betetzen dituen azalera kontuan hartuta.

5.– Konpromisoen ez-betetze bat baino gehiago gertatzen bada, horietako bakoitzari aplika dakizkiokeen murrizketak gehituko dira.

6.– Onarpen-eskakizunak, oinarrizko linea ez betetzeak edo ordainketa-eskabidea ukatzea eragiten duten nekazaritza- eta ingurumen-konpromisoak ez betetzeak eta laguntza ordaintzeko eskabidea ez aurkezteak ekarriko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari itzuli beharra gaur egun arte jasotako zenbatekoak eta horiei aplikatzekoak diren legezko interesak, baldin eta, konpromiso-aldiaren bi kanpainetan, egoera horietakoren bat gertatzen bada, betiere.

16. artikulua.– Nahitako ez-betetzeak.

Nahitako ez-betetzetzat joko dira agerian uzten dutenak onuradunak, neurri horren helburuen aurkako abantaila bat lortzeko, artifizialki sortu dituela laguntza emateko eskatutako baldintzak. Kasu horietan, eskubidez legokiokeen laguntzatik kanpo geldituko da onuraduna, eta aurreko ekitaldietan jasotako zenbatekoak eta horien legezko interesak itzuli beharko ditu konpromiso-aldi honetan.

17. artikulua.– Murrizketa-, penalizazio- eta ukatze-agindua.

Ez-betetzeek murrizketen, penalizazioen eta ukatzeen pilaketa badakarte, horiek gradualki aplikatuko dira aurreko zenbatekotik abiatuta eta ordena honen arabera:

– Gain-deklarazioagatiko murrizketak eta penalizazioak.

– Onarpen-irizpideak eta bestelako konpromiso edo betebeharrak ez betetzeagatiko ukatzeak.

– Eskabidea epez kanpo aurkezteagatiko murrizketak.

– Ustiapenaren azalera osoa ez aitortzeagatiko murrizketak.

– Konpromisoak ez betetzeagatiko murrizketak.

– Baldintzak ez betetzeagatiko murrizketak.

18. artikulua.– Baldintzak aldatzea, ez-betetzeak eta itzulketak.

1.– Laguntzak emateko eta ordaintzeko kontuan hartu diren baldintzen aldaketa orok, betiere agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak errespetatzen badira, eta, hala bada, beste dirulaguntza batzuk jasota gehieneko zenbatekoa gainditzen bada, eragin dezake dirulaguntzak emateko ebazpena aldatzea, betiere dirulaguntzako arauan horren onuradun izateko ezarri diren gutxieneko betekizunak errespetatzen badira. Horretarako, organo kudeatzaile eskudunak aldaketa-ebazpena emango du, eta, haren bidez, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira.

2.– Onuradunek ez badituzte betetzen agindu honetan ezarritako betekizunak, edo, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako kasuak gertatzen badira, jasotako dirua osorik edo partez itzuli beharko dute, dagozkien berandutze-interesekin batera. Hori guztia, xedapen hauetan xedatuarekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 13a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ERANSKINA
NEKAZARITZA-PRODUKZIO JASANGARRIKO TEKNIKEN BIDEZKO LABORANTZA ESTENTSIBOAREN DIBERTSIFIKAZIORAKO NEKAZARITZA- ETA INGURUMEN-BALDINTZAK

1.– Nahitaezko baldintzak.

a) Konprometitutako ereintza-azalera osoari eustea.

Konprometitutako azalera gehienez ere % 20 handitu ahal izango da urtero. Aurrekonturik badago ordainduko dira azalera horren urteko gehikuntzak.

Konpromiso-aldi osoan, laborantzen errotazioetarako nekazaritzaren ikuspegitik, eta, ondorioz, ingurumenaren ikuspegitik, beharrezko diren fluktuazioei egokitzeko konprometitutako gehieneko azalerarekiko gehienez % 20 gutxitzea baimenduko da.

b) Jardunaldi batera bertaratzea urtean behin, konpromiso-aldiak iraun bitartean. (Konpromiso nagusia) Prestakuntza-ikastaroen edukia neurrian adierazitako konpromisoekin lotuta egongo da.

c) Ustiapen-koadernoa eguneratua izatea, fitosanitarioen, ongarritzeen eta ureztaketen arloan jasotako aholkularitza teknikoaren arabera. (Konpromiso nagusia).

d) Zuzendaritza teknikoa (Konpromiso baztertzailea):

– Teknikari arduradun baten zerbitzuak ukan behar ditu ustiapenak. Haren funtzioak izango dira laborantzen garapena aholkatu, zuzendu eta kontrolatzea ingurumen-jasangarritasuneko irizpideen arabera. Nekazariak, berriz, teknikariaren adierazpenak inplementatzeko konpromisoa hartu beharko du.

e) Lurzorua desinfektatzea (Konpromiso baztertzailea).

– Debekatuta dago tratamendu kimikoak erabiltzea zorua desinfektatzeko, teknikoki justifikatutako ezohiko kasuetan izan ezik.

f) Ongarriketa:

– Zoruaren azterketa fisiko eta kimikoa erabiliko da makroelikagaien beharra kalkulatzeko oinarri gisa, nitrogenorako izan ezik. Zoruaren azterketa fisiko eta kimikoa egiteko gutxieneko lau urteko aldizkakotasuna ezartzen da. Urtebetetik bi urtera bitarteko ziklo berriak hasten badira, analisiak egingo dira konpromisoaren lehen urtean (oinarrizko konpromisoa).

– Araztegietako lohiz eratutako materialak ezin dira erabili (konpromiso baztertzailea lurzatiari dagokionez).

– Hiri-hondakin solidoak ezin dira zuzenean erabili (HHS) (konpromiso baztertzailea lurzatiari dagokionez).

– 2. 3. eta 4. taldeetako laborantzentzat, 180 Ufn/ha-koa izango da ekarpen nitrogenatu guztien gehieneko zenbatekoa gune ez-kalteberetan, eta 155 Ufn/ha-koa, gune kalteberetan (oinarrizko konpromisoa).

g) Ureztatzea (Oinarrizko konpromisoa):

– Ureztatzeko uraren kalitatea aztertzeko ezaugarriak ukan behar dira, horren erabilerari buruzko erabaki bat hartzeko.

– Ureztatzeko uraren azterketa fisiko eta kimiko bat ukan behar da, eta, gutxienez, bi urtean behin egin behar da baimendutako laborategi batean. Lur azpiko ur-bilketa propioen kasuan, aldizkakotasun handiagoa justifikatu ahal izango da, 5 urtetik gorakoa ez bada, betiere. Urtebetetik bi urtera bitarteko ziklo berriak hasten badira, analisiak egingo dira konpromisoaren lehen urtean.

– Ur-erabileraren eraginkortasun handia eta ur-baliabideen optimizazioa bermatzen duten ureztatze-teknikak erabili behar dira, ur-galerak saihesteko. Horretarako, hauek egingo dira gutxienez:

• Ureztatze-instalazioak behin berrikustea konpromiso-aldian. Urtebetetik bi urtera bitarteko ziklo berriak hasten badira, ureztapen-ekipoa konpromiso-aldiaren barruan berrikusiko da.

• Konprometitutako ustiapen-lurzatien baldintzei egokitutako ur-balantze bat ukatea.

• Ureztatzeak eta ur-balantzea idaztea landa-koadernoan.

h) Aurreko laborantzak eta errotazioak (Konpromiso baztertzailea lurzatien mailan, bigarren mailakoa ustiapen-mailan):

– Laborantza-errotazioa hiru urtean behin. Dirulaguntza hauetara atxikitzen diren laborantza guztiei aplikatuko zaie nahitaez, eta uneren batean dirulaguntza hauetara atxikitzen diren lurzati guztietan betetzen dela kontrolatuko da.

i) Berdean lurperatzeko laborantza (konpromiso baztertzailea):

– Laborantza onargarriak: Lekadunak edo kruziferoak.

– Lurperatu beharreko azalera: Kontratatutako gehieneko azalera, urtebetetik bi urtera bitarteko ziklo berriak luzatzen edo hasten ari diren ustiategien kasuan izan ezik; kasu horretan, lurperatu beharreko azalera konprometitutako azaleraren bostena izango da urtero. Luzapenen kasuan, 2016-2020 aldian sortutako azalera osoko soberakinak hartuko dira kontuan. Laborantzak azaleraren % 75 estali behar du azalera onar dadin.

– Finkak: Ustiategiko edozein. Ezin da berdean lurperatu aurretik lekadunak edo kruziferoak dituzten lurzatietan.

– Datak: Ereintza edozein unetan egin daiteke. Lurperatu aurreko jakinarazpena (zazpi egun baliodun gutxienez).

j) Laborantza-hondakinak lurperatzea (Konpromiso baztertzailea):

– Zoruan hostoak eta uzta-hondakinak gehitzea, eta artzaintza edo lurzatia ken dadila saihestea.

2.– Konpromiso gehigarriak.

Aurreko konpromisoez gain, nekazariek honako konpromiso gehigarri hauek sinatu ahal izango dituzte:

1. gehigarria:

Azukre-erremolatxaren sustraiko lurraren gehiengoa kentzen duen makina espezifikoen kargaren erabilera (konpromiso nagusia).

Konprometitutako azaleran egin beharko da. Garbiketa egiten duten karga-sistemak eta garbiketa-sistema mekanikoa duten bilketa-sistemak bananduak izango dira.

Konprometitutako lurzatietan bildutako erremolatxen % 80 gutxienez kargatuko da kanpaina bakoitzean.

2. gehigarria:

Laborantza-errotazioa urtebetez luzatzea (konpromiso baztertzailea lurzatiari dagokionez, bigarren mailakoa ustiapenari dagokionez) Konpromiso gehigarri hori ez zaio aplikatuko 1. taldeari.

Laborantza-errotazioa urtebetez luzatzea (3 urtetik 4ra). Dirulaguntza hauetara atxikitzen diren laborantza guztiei aplikatuko zaie nahitaez (indaba-alekoari izan ezik), eta uneren batean dirulaguntza hauetara atxikitzen diren lurzati guztietan betetzen dela kontrolatuko da, onuraduna alde batera utzita.

3. gehigarria:

Berdez lurperatzeko nahitaezko laborantza-konpromisoa konprometitutako azaleraren % 25 handitzea.


Azterketa dokumentala