82. zk., 2022ko apirilaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
1816
55/2022 DEKRETUA, apirilaren 26koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fernando Izaguirre Garcia jauna Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2022ko apirilaren 29an izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2022ko apirilaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.