Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2022ko apirilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1791

IRAGARKIA, Osasunaren Arabako lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako prozedura batzuen ebazpenak jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriei dagokienez.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ebatzi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloko arau-hauste batzuengatik.

Interesdun batzuei ezin izan zaizkie ohiko moduan jakinarazi ebazpen horiek, eta horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/AIZen zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakieke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa aipatutako sailburuordearen aurrean egin daiteke, baina baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta hurrengo artikuluetan araututakoarekin bat etorriz. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz – aurretik hitzordua hartuta).

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa epe honetan egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean – ezetsi egiten bada, behintzat.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta).

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek, epeen zenbaketari dagokionez, «dies a quo» eran izango ditu ondorioak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 11.

Osasunaren Arabako lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala