80. zk., 2022ko apirilaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BOSGARREN ATALA
1784
EDIKTUA, apelazioan bideratutako 176/2021 prozeduraren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Bosgarren Sekzioa.
Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 176/2021 hitzezko judizioa (2000ko PZL).
Alderdi apelatzailea: Massogui Seye.
Alderdi apelatua: Maria Elisa Bertol Gorrochategui, Luis Maria Bertol Gorrotxategi,
Mamadou Kanteye, Ndongo Kanteye eta Samba Sene.
Gaia: hitzezko judizioa.
Errekurtso horretan, 97/2022 epaia eman da, 2022ko apirilaren 7an. Interesdunek eskuragarri dute epaiaren kopia bat Probintzia Auzitegiaren 5. Sekzioaren egoitzan.
Mamadou Kanteye, Ndongo Kanteye eta Samba Seneren, hau da, alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, 2022-04-07ko epaia arestian aipatutakoei jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao, 2022ko apirilaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.