Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2022ko apirilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1781

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, NextGenerationEU, 2021-2023 epealdiari dagozkion EAEko zinema-aretoak sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2022ko otsailaren 15eko Agindua onartu zuen, 2021-2023 epealdiari dagozkion EAEko zinema-aretoak sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak ematea arautzeko eta horretarako deialdia egiteko, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, NextGenerationEU.

Aipatutako aginduaren 10. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako proiektuen ebaluazioa balorazio-batzorde batek egingo du, eta, artikulu horren 3. puntuak xedatzen duenez, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira batzorde horretako kideak, eta batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu, Javier Herrera Lotero, Nerea Obieta Tuduri, Carlos Morán Arostegui eta Jon Paul Arroyo Zudaire (aztertu beharreko irizpideekin lotura duten aditu-profesionalak).

Idazkaria: Faust Kanalaetxebarria Zamora (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 11.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala