Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2022ko apirilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1780

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 8koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideen izendapena argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 15eko Agindua aztertu da, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda agindu horren 15. artikuluak xedatzen duena, hau da, balorazio-batzordeen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez EHAAn argitara emango dela,

Honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:

a) Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Bokalak:

Concepción Elorza Ibañez de Gauna.

Enrique Martinez Goikoetxea.

Rakel Esparza Sanz.

Idazkaria: María Jesús Cambra Contin, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

b) Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Bokalak:

Itxaso Mendiluze Gónzalez.

Fernando Golvano Gutierrez.

M. Dolores Aramburu Gil.

Idazkaria: María Jesús Cambra Contin, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 8a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala