80. zk., 2022ko apirilaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1779
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 7koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen IX. Lehiaketaren 2021. urteko sariduna nor den argitaratzen duena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko urriaren 18ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2021. urterako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen VI. Lehiaketarako (azaroaren 5eko EHAA, 220. zk.).
Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariazko ebazpena emango du saritutako hautagaia zein izan den adierazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzeko; eta horrela, lehiaketa-prozesua amaituko da.
Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Saria ematea Ana Isabel Alonso Méndez andreak aurkeztutako hautagaitzari, hain zuzen ere «La ausencia de las mujeres en el sector de la construcción a pie de obra» izeneko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanari. Lan hori 2021. urteko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen IX. lehiaketan aurkeztu zen.
Bigarrena.– Hautagaitzaren saridunari hilabeteko epea ematea, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, ikerlanaren behin betiko testu berrikusia euskarri digitalean aurkezteko. Hala egiten ez badu, sariari uko egiten diola ulertuko da.
Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epea ematea sariketara aurkeztu diren baina sarituak izan ez diren ikerketa-lanen egileei lanak berreskura ditzaten. Hilabete igaro ondoren, Administrazioa ez da jaso ez diren lanen erantzule izango.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 7a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.