80. zk., 2022ko apirilaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1773
AGINDUA, 2022ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) CPEIPS «Aldapeta Maria» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Donostiako (Gipuzkoa) CPEIPS «Aldapeta Maria» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat gehitzeko baimena eskatzen duen.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2010 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2022-2023 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2 - 3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat gehiago izateko:
Kode zenbakiak: 012505 eta 20004125.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Aldapeta Maria».
Titularra: Fundación Educación Marianista Domingo Lazaro.
Helbidea: Aldapeta, 17.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2 - 3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 12 unitate, honelako edukierakoak:
• 2 Unitate 0 - 1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
• 4 Unitate 1 - 2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
• 6 Unitate 2 - 3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 15 unitate, 365 ikaspostuko edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 30 unitate, 750 ikaspostuko edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 28 unitate, 840 ikaspostuko edukierakoa.
– Batxilergoa: 14 unitate, 490 ikaspostuko edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia:
• Hezkuntza Bereziko 5 gela ireki.
• Zereginen Ikaskuntzako gela 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.