Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2022ko apirilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1768

IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 4koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: 13,2kV S.C. «Urkabustaiz-Izarra Cto1» aireko lineako eroalea berritzea, deribazioak eginez, «Landaverde» 170013680 transformazio-zentro berriraino, Urkabustaizko udal-mugartean (Araba).

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko EHAA) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da jarduketa hau, baita eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa ere.

– Eskatzailea: «I-DE Redes Electricas Inteligentes, S.A.U.», helbidea Urartea kalea 2 helbidean duena (Vitoria-Gasteiz).

– Eskaera: aurretiazko administrazio- eta eraikuntza-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa.

– Helburua: inguruko energia elektrikoaren horniduraren kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: 01ATY 202200017.

– 13,2kV S.C. «Urkabustaiz-Izarra Cto1» aireko lineako eroalea berritzea, deribazioak eginez, «Landaverde» 170013680 transformazio-zentro berriraino.

– Linearen ibilbidea: Legutioko udal-mugartea (Araba).

– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

– Aurrekontua: 16.641,21 euro.

Horren berri ematen da, guztiek jakin dezaten, eta batez ere lurren jabeek eta proiektuak ukitzen dituen gainerako titularrek jakin dezaten; horien zerrenda iragarkiaren amaieran agertzen da. Proiektua aztertu ahal izango da Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 1, Vitoria-Gasteiz), dagokion udalean edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan: http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/energia-minas/inicio/), eta nahi duenak egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte (bi ale) aipatu zentroetan hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 4a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala