79. zk., 2022ko apirilaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1763
EBAZPENA, 2022ko martxoaren 24koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen 2022ko martxoaren 23ko Erabakia. Erabaki hori honako lege honen arlokoa da: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen erabaki bat, honako lege honen arlokoa dena: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena (ikus eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 24a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
ERABAKIA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearena, honako lege honen arlokoa: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak honako erabaki hau hartu du:
1.– Negoziazioak hastea, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen atal hauei dagokienez sortutako desadostasunak konpontzeko: 2, 14, 15, 20, 26, 29, 60, 62, 63, 64, 67, 68, 72, 73, 76, 104, 106 artikuluak, azken xedapenetako bosgarrena, II.D eranskina eta II.G eranskina.
2.– Lantalde bat izendatzea, aldebiko lankidetza-batzordeari behar den konponbidea proposa diezaion.
3.– Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Lurralde Politikako ministroa,
ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.