Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2022ko apirilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1762

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 24koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen 2022ko martxoaren 23ko erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeari buruzkoa. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, erabakia.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 24a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ERABAKIA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak honako erabaki hau hartu du:

1.– Negoziazioei ekitea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen 32. artikulua eta bosgarren xedapen gehigarria direla-eta sortutako desadostasunak konpontzeko.

2.– Lantalde bat izendatzea, aldebiko lankidetza-batzordeari behar den konponbidea proposa diezaion.

3.– Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Lurralde Politikako ministroa,

ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala