79. zk., 2022ko apirilaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1758
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 1ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ana Tamayo Masero andreak gainditu egin duela 2021eko urriaren 25eko ebazpenak (2021eko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Itzulpengintza eta Interpretazioa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Ana Tamayo Masero andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***8346**. Kodea: AGC8L1-D00103-31. Jakintza arloa: Itzulpengintza eta Interpretazioa. Saila: Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Esan Osteko Interpretazioa I: Ingeles-Gaztelania» eta «Itzulpen Praktikak IV: Ingeles-Gaztelania eta Gaztelania-Ingeles IV».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko apirilaren 1a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.