Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2022ko apirilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1732

IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 1ekoa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, etxebizitza utzarazteko errekerimendua jakinarazteko dena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazpena aurrez aurre egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da.

Interesduna Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) agertu ahal izango da, bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egoteko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 1a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala