Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2022ko apirilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
1719

AGINDUA, 2022ko apirilaren 7koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut. Horrenbestez, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ana M.ª Reka Esparza andrea kentzea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun Saileko sailburuaren Euskadiko segurtasun publikoaren plana garatzeko aholkulari kargutik (kodea: 5301; dotazioa: 1), beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2022ko apirilaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 7a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala