Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1668

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. sekzioan bideratutako 161/2022 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.

161/2022 prozedura arrunta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuaren 2021eko abenduaren 14ko Aginduaren aurka bideratua (2022ko urtarrilaren 5eko EHAA, 3 zk.). Agindu horren bidez, eskabideak onartzeko epeak eta eskabideen egutegi komuna ezartzen dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatu itunduetan, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 2022-2023 ikasturterako ikasleak onartzeko jarraibideak onartzen dira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administazioarekiko Auzien Salako 2. sekzioan, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa, pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 4a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala