Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1652

AGINDUA, 2022ko martxoaren 30ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Tutelar Atzegi izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egina, eta Gertuan Fundazioa izateko izen-aldaketa.

2021eko urriaren 29an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen fundazioaren egoitza soziala, izena eta estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2021eko urriaren 8an egiletsi baitzen Guadalupe María Inmaculada Adanez García Donostiako notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 1684).

Eskritura publiko horretan sartu zen Fundazioaren Patronatuko idazkariak presidentearen oniritziarekin 2021eko irailaren 21ean egindako ziurtagiria, patronatuak 2020ko abenduaren 14an eta 2021eko urtarrilaren 14an egindako bilerena. Bilera horietan, aho batez erabaki zuten estatutuen 5. artikulua eta 7. artikulua aldatzea, hurrenez hurren helbideari buruzkoa eta izenari buruzkoa.

Fundazioen Erregistroak, 2021eko azaroaren 5eko idazki baten bidez, igorritako dokumentazioan atzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari, estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 2/2016 Legera egokitzeko, lege horren lehenengo xedapen iragankorrari jarraikiz, baita aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2022ko urtarrilaren 28an, gorago aipatutako eskaeran adierazitako akatsak zuzentzeko, espedientean dagoen dokumentazioa sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan aurreikusitako baldintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitakoak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Tutelar Atzegi fundazioaren estatutuetako 5. eta 7. artikuluen aldaketa eta Gertuan Fundazioa bilakatzeko izen-aldaketa, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen araberako egokitzapena eta helbide-aldaketa ere; betiere, 2021eko urriaren 8an Guadalupe María Inmaculada Adanez García Donostiako notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1684). Eskritura hori zuzendu egin zen notario beraren aurrean 2022ko urtarrilaren 18an egiletsitako beste eskritura osagarri baten bidez (protokolo-zenbakia: 62).

Inskripzio honen ondoren, fundazioaren helbidea hau izango da: Morlans pasealekua 14, behea, Donostia.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 30a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala