Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1649

AGINDUA, 2022ko martxoaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira Fundación Apasos / Apasos Fundazioa eratzeko Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak 2016ko otsailaren 5ean emandako Aginduan atzemandako hutsak.

2016ko otsailaren 5ean, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak Fundación Apasos / Apasos Fundazioa eratzeko agindua eman zuen; huts bat atzeman da, ordea, Patronatuko kide baten abizenean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1 artikuluak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11.1.j) artikuluak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari ematen diote espediente hau ebazteko eskumena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak honako hau xedatzen du:

«Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Hutsa zazpigarren aurrekarian gertatu da, zeinaren bidez Fundazioaren Patronatuaren osaera ezartzen baita; hain zuzen ere, SOS Bilbao Animaliak Babesteko Elkarteko pertsona fisiko titularra den Andoni Aguirre López ordezkariaren bigarren abizenean egin da hutsa, haren izena Andoni Aguirre González baita. Datu hori, gainera, 2016ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, inskripzioaren aginduarekin batera. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Zuzentzea Fundación Apasos / Apasos Fundazioa eratzeko Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak 2016ko otsailaren 5ean emandako Aginduaren zazpigarren aurrekarian atzemandako hutsa. Beraz, hau dioen lekuan:

– Bokala: SOS Bilbao Animaliak Babesteko Elkartea; ordezkari-lanak egingo dituzten pertsona fisiko hauek izendatu ditu: titularra Andoni Aguirre López jauna eta ordezkoa Amaia Moreno Hueso andrea.

Hau esan behar du:

– Bokala: SOS Bilbao Animaliak Babesteko Elkartea; ordezkari-lanak egingo dituzten pertsona fisiko hauek izendatu ditu: titularra Andoni Aguirre González jauna eta ordezkoa Amaia Moreno Hueso andrea.

Zuzenketaren ondoren, honako hauek osatuko dute Fundazioaren Patronatua:

– Lehendakaria: Sonia Brena Alonso andrea.

– Idazkaria, zeina ez baita Patronatuko kide: Ana Victoria Sánchez Colino andrea.

– Diruzaina: Sara Fernández de Bobadilla Güemez andrea.

– Bokala: SOS Bilbao Animaliak Babesteko Elkartea; ordezkari-lanak egingo dituzten pertsona fisiko hauek izendatu ditu: titularra Andoni Aguirre González jauna eta ordezkoa Amaia Moreno Hueso andrea.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Aipatutako datan egindako Aginduan jasotako patronatuaren osaera zuzentzea.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 4a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala