Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1647

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «195/2019 Dekretua, abenduaren 10ekoa, zeinaren bidez aitortzen baita Asociación Goiherriko Alfabetatze Euskalduntze Eskola-Elkarteak elkartea onura publikokoa dela».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira abenduaren 10eko 195/2019 Dekretuan, Asociación Goiherriko Alfabetatze Euskalduntze Eskola-Elkarteak elkartea onura publikokoa dela aitortzekoan (2019ko abenduaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 240 zk.). Beraz, zuzendu behar dira:

2019/5780 (2/1) orrialdean,

honako hau dio:

«Goiherriko Alfabetatze Euskalduntze Eskola-Elkarteak elkarteak, eratu zenez geroztik, beharrezkoak diren jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia betetzeko, hau da: animaliak babesteko indarrean dauden legeak bete daitezela eskatzea, jakinaraztea eta sustatzea.»

baina hau behar du:

«Goiherriko Alfabetatze Euskalduntze Eskola-Elkarteak elkarteak, eratu zenez geroztik, beharrezkoak diren jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia betetzeko, hau da, euskara, eta, oro har, euskal kultura sustatzea.»


Azterketa dokumentala