Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1643

453/2022 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Laura Oteiza Larrechea andreari Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Gernikaldeko Lehen Mailako Arretako Unitateko buru eginkizunak esleitzen zaizkion.

131/2022 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Gernikaldeko Lehen Mailako Arretako Unitateko burua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Laura Oteiza Larrechea andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Barrualde-Galdakaoko ESIko Gernikaldeko Lehen Mailako Arretako Unitateko buruaren eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laura Oteiza Larrechea andreari esleitzea Barrualde-Galdakaoko ESIko Gernikaldeko Lehen Mailako Arretako Unitateko buruaren eginkizunak.

Bigarrena.– Laura Oteiza Larrechea andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Barrualde-Galdakoa Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako Unitateko buruaren funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inolaz ere, inolaz ere, Lehen Mailako Arretako Unitateko buruaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2022ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2022ko martxoaren 23a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala