70. zk., 2022ko apirilaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1563
EBAZPENA, 2022ko martxoaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ainara Zornoza Indart andreak gainditu egin duela 2021eko urriaren 25eko Ebazpenak (2021eko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Pintura» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Ainara Zornoza Indart andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***9915**. Kodea: AGC8L1 – D01591-8. Jakintza arloa: Pintura. Saila: Pintura. Ikastegia: Arte Ederren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Horma Pintura. Euskarriak eta Teknikak», «Euskarri Desberdinen Gaineko Eskultura Lanen Zaharberritzea» eta «Kontserbazio Materialen Ezagutza eta Aplikaziorako Laborategia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko martxoaren 30a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.