70. zk., 2022ko apirilaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1559
382/2022 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Alfonso Gutiérrez Macías jauna aldi baterako izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Buru, lau urte luzagarriz.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 2ko 1209/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2021eko irailaren 28ko EHAA 194 zk. eta 2021eko urriaren 5teko BOE 283. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Alfonso Gutiérrez Macías jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Alfonso Gutiérrez Macías jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2022ko martxoaren 14a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2022ko martxoaren 11.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.