70. zk., 2022ko apirilaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1558
341/2022 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Isidoro Calvo Lorenzo jauna aldi baterako izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ospitalizazio / Kanpo Kontsultetako (Integrazio Asistentziala) Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko buru, lau urte luzagarriz.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen 2022ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Ospitalizazio/Kanpo Kontsultetako (Integrazio Asistentziala) Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2022ko urtarrilaren 19ko EHAA 12 zk. eta 2022ko urtarrilaren 26ko BOE 22. zk.)
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Isidoro Calvo Lorenzo jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Ospitalizazio/Kanpo Kontsultetako (Integrazio Asistentziala) Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko Buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Isidoro Calvo Lorenzo jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Ospitalizazio / Kanpo Kontsultetako (Integrazio Asistentziala) Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2022 martxoa 14a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Galdakao, 2022ko martxoaren 11.
Barrualde-Galdakaoko zuzendari-gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.