68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1524
IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Tratamientos Geuria SA enpresak aurkeztu duen proiektu teknikoa, Irungo udalerrian hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerarako.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak) ezartzen duenez, bere 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekualdatu edo nabarmen aldatzeko lanetan ingurumen-baimen integratua beharko da.
Honako hau da ingurumen-baimen integratuaren helburua: atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteko, edo, hori ezin denean, kutsadura murrizteko eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea, kutsaduraren prebentzio eta kontroleko sistema integratuen bidez, ingurumena ahalik eta gehien babesteko, oro har.
Aipatu abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 16. artikuluan xedatzen duenez, eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osorik dagoenean, informazioa jendaurrean jarri beharko da. Horretarako epea ezin izango da 30 egun baino laburragoa izan.
Hori dela eta, IPPC AAI00430 espedientea jendaurrean jarriko da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen diren alegazioak eta iruzkinak aurkezte aldera.
Jendaurrean azalduko den espediente hau interesdunen esku egongo da, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektrikoaren iragarkien taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 21a.
Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.