68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 10 orri.)
- EPUB (581 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1516
EBAZPENA, 2022ko martxoaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuei 2021-2022ko ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduaren bitartez, 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2021-2022ko ikasturterako dirulaguntzen deialdia sortu zen, laguntzak eskuratzeko baldintzak araututa eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuta.
Agindu horren 10.1 artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 11.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.