68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1515
EBAZPENA, 2022ko martxoaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, udal haur-eskolei 2021-2022ko ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.
2021eko abenduaren 27ko EHAAn, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 2ko Agindua argitaratu zen, 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioentzako 2021-2022ko ikasturterako dirulaguntzak iragartzen dituena.
Agindu horren 11.1 artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 2ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 11.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.