68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1511
AGINDUA, 2022ko martxoaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Bigarren Sekzioak 2021eko abenduaren 3an emandako 495/2021 epaia betearazten baita. Epaia Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko martxoaren 11ko Aginduaren aurka doa. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzen duen 2019ko urtarrilaren 29ko Aginduaren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa.
2019ko urtarrilaren 29an, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agindu bat eman zuen, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa. Aldaketa estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egin zen.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko martxoaren 11ko Aginduaren bidez, ezetsi egin zen Zerainen Lagunak Xaguak Elkartea izeneko elkarteak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko urtarrilaren 29ko Aginduaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa. Agindu horren bidez, Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren estatuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu zen.
Zerainen Lagunak Xaguak Elkartea izeneko elkartearen ordezkaritzak, 2019ko apirilaren 10ean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen aipatutako 2019ko martxoaren 11ko Aginduaren aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
2022ko otsailaren 8an, epai hau sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Bigarren Sekzioak 253/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2021eko abenduaren 3an emandako 495/2021 epai irmoaren lekukotza. Epai horren epaitzak errekurtsoa baiesten du, eta honako hau xedatzen du:
«Errekurritutako ebazpenak baliogabetzea, eta Zerain Dezagun Fundazioaren estatutuen aldaketaren inskripzioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan ezeztatzea. Ezeztapen horrek 3. artikuluari eragiten dio, xedeari baino ez, babes-araubideko etxebizitzen eraikuntza eta kudeaketa den bezainbatean».
Epai horrekin batera, ofizio bat bidali zen, epaia betearazteko eskatzen zuena, eta berorrek adierazten zuen epaia 2 hilabeteko epean betearazi ezean, ukitutako pertsonek epaiaren nahitaezko betearazpena eskatu ahal izango dutela.
Epaitutakoa betearazteko ahala administrazioarekiko auzien ordenako epaitegi eta auzitegien esku dago, eta prozesuko alderdiek epai eta ebazpen horiek betetzeko betebeharra dute, berorretan adierazitako moduan. Hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Bigarren Sekzioak 253/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2021eko abenduaren 3an emandako baiespen-epaiaren ondorioz, eta dagozkion izapideak egin ondoren, 2019ko urtarrilaren 29ko Agindua baliogabetu behar da. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen da Zerain Dezagun Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egina, epaian zehaztutako baldintzetan, bai eta dagokion erregistro-ezeztapena ere. Horretarako organo eskuduna Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua izango da, uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamenduaren 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Xedatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Bigarren Sekzioak 253/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2021eko abenduaren 3an emandako 253/2019 epaia bete dadila. Epai horrek 2019ko urtarrilaren 29ko Agindua baliogabetzea xedatzen du, zeinaren bidez Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu baitzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, xedeari dagokionez –estatutuen 3. artikuluan jasoa–, babes-araubideko etxebizitzak eraikitzea eta kudeatzea den bezainbatean. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan dagokion inskripzioa ezeztatzea xedatzen da, zehazki, fundazioaren xede horri dagokionez.
Bigarrena.– Adierazitako aginduari buruzko epaia betearaztea eta Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan egindako inskripzioa ezeztatzea, 3. artikuluan jasotako xedeari dagokionean baino ez; hots, babes-araubideko etxebizitzen eraikuntzari eta kudeaketari dagokienez. Estatutuen aldaketaren gaineko inskripzio hori Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko urtarrilaren 29ko Agindu bidez egin zen.
Horrela, aipatutako erregistro-inskripzioan, honako hau dioenean:
«Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko urtarrilaren 29ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen da Zeraingo (Gipuzkoa) Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa, Agindu honen datarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, Carlos Valverde González notario jaunaren aurrean 2019ko urtarrilaren 24an egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 7)».
Hau esan behar du:
«Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko urtarrilaren 29ko Aginduaren bidez –Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren Bigarren Sekzioaren 2021eko abenduaren 3ko 495/2021 epaiak baliogabetua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan egindako estatutuen aldaketaren inskripzioaren harira, xedeari dagokionean baino ez (3. artikuluan jasoa), babes-araubideko etxebizitzen eraikuntzari eta kudeaketari dagokienez–, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen da, agindu honen datarekin, Zeraingo (Gipuzkoa) Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, Carlos Valverde González notario jaunaren aurrean 2019ko urtarrilaren 24an egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 7)».
Hirugarrena.– Ondorioz, Zerain Dezagun Fundazioa izeneko fundazioaren orrian inskribatuta dauden estatutuetan ezeztatzea, xedeei buruzko 3. artikuluko bigarren puntuan, «Babes-araubideko etxebizitzak eraikitzea eta kudeatzea» dioen atala.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPENA
Aipatutako epaia betearaztea helburu duen agindu honetan xedatutakoaren aurka, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 109. artikuluan aurreikusitako epaia betearazteko intzidentea sustatu ahal izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 14a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.