Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1500

885/2022 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Mediku kategorian (Laneko Medikuntzako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018an eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Laneko Medikuntzako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik 2022ko ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK ONARTZEA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIAN (LANEKO MEDIKUNTZAKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategoriako (Laneko Medikuntzako FEM lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Medikuntzako edo Kirurgiako Lizentziadun titulua edo baliokidea izatea eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Laneko Medikuntzako espezialitateko titulua izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

Deialdia egiten den Fakultatibo Espezialista Mediko lanpostu funtzionaletako Mediku kategoriarako, oposizioaldian bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Aurretik aipatutakoa ez zaie Fakultatibo Espezialista Medikoen hautaketa-prozesuei aplikatuko, dagokien oinarri espezifikoen arabera, oposizioaldia ariketa bakarraz osatuta badago. Horretarako, batezbesteko haztatua formula honen arabera lortuko da:

(Ikus .PDF)

Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Medikuntzako edo Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Laneko Medikuntzako espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. apartatuan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA, LANPOSTU FUNTZIONALA: LANEKO MEDIKUNTZAKO FEM

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 1 destino.

Sarbide orokorra: 1.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 3 destino.

Sarbide orokorra: 3.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIAN (LANEKO MEDIKUNTZAKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa daukaten antzinatasuna interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Kenketa hori ez zaie aplikatuko espezialista-titulua 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera lortu dutenei.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Prebentzio Zerbitzuko mediku gisa edo arlo medikoko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo edozein administrazio publikotan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa-zentro ofizialetan edo bestelako erakundeetan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan mediku orokor edo beste espezialitateetako mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.

3.– Erakunde Sanitario Publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako ikasketen edo baliokideren berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Kategorian sartzeko eskatutakoak ez diren legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-tituluak dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
LANEKO MEDIKUNTZAKO FEM
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egitura organikoa, funtzioak eta eskumenak.

2.– Osasun-arloko zaintza: osasun-langileei dagozkien alderdi espezifikoak. Protokolizazioa. Lanposturako egokitasuna. Informazioaren transmisioa enpresan. Kontsiderazio etikoak.

3.– Aldi baterako ezintasuna. Errehabilitazio profesionala. Ezintasun iraunkorra. Prebentzio-zerbitzuen jarduna.

4.– Lan-istripua eta gaixotasun profesionalak. Lanak osasunean eragiten dituen beste kalte batzuk. Laneko gaixotasuna. Lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateak.

5.– Ingurune sanitarioan erradiazio ionizatzaileen eraginpean izateko arriskua. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza eta prebentzioa.

6.– Ingurune sanitarioan erradiazio ez-ionizatzaileen eraginpean izateko arriskua. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza eta prebentzioa.

7.– Lan sanitarioan alergenoen eraginpean izatea. Eraginpean izatearen arriskuaren prebentzioa. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza.

8.– Ingurune sanitarioan odol bidez transmititzen diren birusen eraginpean izatea. Eraginpean izatearen arriskuaren prebentzioa. Jarduera-protokoloak. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza.

9.– Tuberkulosi-arriskuaren prebentzioa langile sanitarioen artean.

10.– Ingurune sanitarioan beste agente biologiko batzuen eraginpean izateko arriskuaren prebentzioa.

11.– Zamatze fisikoa sektore sanitarioan. Erlazionatutako nahasmendu muskuloeskeletikoak. Prebentzioa eta detekzio goiztiarra, kontingentzia profesionalaren zehazpena.

12.– Datuak bistaratzeko pantailekin lan egitearen ondoriozko arriskua. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza eta prebentzioa.

13.– Txandakako lana: txandek osasunean eragiten dituzten gorabeheren prebentzioa eta detekzio goiztiarra. Erritmo biologikoak.

14.– Arrisku psikosozialerako faktoreak langile sanitarioen artean. Arrisku horiek ebaluatzeko tresnak. Laneko indarkeria.

15.– Adikzio-jokabideen prebentzioa eta detekzio goiztiarra lanean. Ingurune sanitarioko langileen ezaugarri espezifikoak.

16.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak enpresa sanitarioan. Prebentzioa kudeaketan integratzea. Erantzukizunen esleipena.

17.– Lan-baldintzen azterketa: enpresa sanitarioko aplikazioak. Identifikazioa, ebaluazioa, prebentzio-jarduna eta jarraipena. Bereziki zaurgarriak diren langileen gaineko kontsiderazioak eta amatasunaren babesa.

18.– Estatistika deskribatzailea. Biztanleria eta lagina. Joera zentraleko eta dispertsioko neurriak.

19.– Estatistika inferentziala. Estimazioak eta hipotesi-testak. Korrelazioa eta erregresioa.

20.– Metodo epidemiologikoa lan-osasunean. Maiztasunaren neurketak eta eraginaren neurketak. Zeharkako eta luzetarako behaketa-azterlanak eta azterlan esperimentalak.

21.– Ikerketa epidemiologikoen baliozkotasuna eta zehaztasuna. Errore sistematikoa eta ausazko errorea. Langile osasuntsuaren eragina.

22.– Baheketa edo screeninga erabiltzea ingurune sanitarioan gaixotasunak goiz detektatzeko.

23.– Segurtasuna enpresa sanitarioan. Arriskuaren estimazioa, planifikatutako ikuskapenak eta prebentziozkoak. Gorabeheren eta istripuen kudeaketa. Horiek ikertzeko metodologia.

24.– Emergentzia-planak eta autobabeserako eskuliburuak ingurune sanitarioan.

25.– Hondakin sanitarioen kudeaketa. Euskal Autonomia Erkidegoko legeria.

26.– Higiene industriala gaixotasun profesionalen prebentziorako teknika gisa. Alderdi metodologikoak. Arrisku higienikoaren balorazio-irizpideak. Laginketa- eta analisi-metodoak. Horien aplikazioa ingurune sanitarioan.

27.– Osasunerako arrisku-faktoreak ingurune sanitarioko inguru fisikoan: zarata, tenperatura, argiztapena eta kolorea.

28.– Toxikologia: esposizioaren eta osasunean dituen eraginen monitorizazio biologikoa. Muga-balio biologikoak. Langile sanitarioen osasunaren zainketan aplikatzea.

29.– Lan sanitarioan agente kimikoen eraginpean izatea. Arrisku-agente nagusiak. Arriskuaren ebaluazioa eta prebentzio-jarduera. Eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza.

30.– Ingurune sanitarioan agente genotoxikoen eraginpean izatearen ondoriozko arriskuaren ebaluazioa. Kantzerigenoen eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza. Ingurune sanitarioko teratogeno profesional nagusiak. Medikamentu arriskutsuak. Osasunaren zainketa teratogenoen eraginpean dauden kasuetan.

31.– Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Ergonomiaren aplikazioa sektore sanitarioan. Lanpostuen diseinua.

32.– Sektore sanitarioko laneko arriskuen prebentzioarekin lotura duten lege-esparruak. Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea. Sektore sanitarioari aplikatzen zaizkion dekretuak. Lan-osasuna Osasunaren Lege Orokorrean.

33.– Laneko arriskuen prebentzioarekin lotura duten agente nagusiak: Laneko Segurtasunaren eta Ongizatearen Institutu Nazionala (INSHT zena).

34.– Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko nazioarteko ekintza: Lanaren Nazioarteko Erakundea, Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko hitzarmenak. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia.

35.– Prebentzio-zerbitzuen araudia. Prebentzioaren antolaketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. Zerbitzu medikoen antolaketa prebentzio-zerbitzuetan. Prebentzioko espezialitateen funtzioak. Laneko arriskuen prebentzio-arloko erantzukizunak.

36.– Langileen parte-hartzea laneko arriskuen prebentzioan. Ordezkaritza- eta partaidetza-organoak.

37.– Arrisku profesionalpean diharduten langileentzako informazioa eta prestakuntza. Komunikazioa enpresan.

38.– Norbera babesteko ekipamendua eta babes kolektibokoa.

39.– Amatasunaren babesa. Araudi aplikagarria. Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arrisku-egoerak. Egokitzapena, lanpostu-aldaketa.

40.– Bereziki zaurgarriak diren langileen babesa.

41.– Emergentzietan eta ebakuazioetan jardutea. Lehen sorospenak. BBB.

42.– Osasunerako eta segurtasunerako heziketa, lan-osasunaren arloan. Osasunerako heziketako teknika didaktikoak. Lan-osasunaren arloko aplikazioa. Lan-osasunaren inguruko prestakuntza-planak. Programak eta inpaktuaren ebaluazioa. Osasunaren sustapena.

43.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak enpresa sanitarioan. Prebentzioaren planifikazioa eta plana. Laneko arriskuen prebentzioaren integrazioa.

44.– Prebentzioaren kudeaketarako ziurtapen-sistemak. OHSAS 18001:2007. Laneko arriskuen prebentzio-sistemen auditoretzak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Osakidetzako Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistema: Eskuliburua. Prozedurak eta protokoloak. Karpeta gorria. Informazio-eskuliburuak.

2.– Gai-zerrendarekin lotura duten gida teknikoak, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioak –Laneko Segurtasunaren, Osasunaren eta Ongizatearen Institutu Nazionalak (INSHT zenak)– argitaratutakoak.

3.– Gai-zerrendarekin lotura duten prebentzioko ohar teknikoak, Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Institutu Nazionalak argitaratutakoak.

4.– Gai-zerrendarekin lotura duten zainketa sanitario espezifikoko protokoloak. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde-arteko Batzordearen Osasun Publikoko Batzarraren lan-osasuneko lantaldea.

5.– Ana Hernández Calleja, Xavier Guardino Solá, María Isabel de Arquer Pulgar. (2009). Condiciones de Trabajo en centros sanitarios. Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Institutu Nazionala.

6.– Frutos, C. R. (2014). Salud laboral: Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Masson.

7.– Enpresan LAP plana ezartzeko eskuliburua. I. Olaciregui e I. M.ª Azkoaga. Osalan. 2005.

8.– Frutos, C. R. (2014). Salud laboral: Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Masson.

9.– Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 115. eta 116. art.

10.– Guía de bioseguridad para profesionales sanitarios. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Kontseiluaren Osasun Publikoko Batzordea. Osasun Ministerioa. Kontsumoa eta Gizarte Ongizatea. 2015.

https://www.mscbs.gob.es/ciudadanos/saludAmbLaboral/docs/guiabioseg1.pdf

11.– EAEko tuberkulosiaren programa. Osasun Saila. 2012 (2013an eguneratua).

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/vigilancia_protocolos/eu_def/adjuntos/TUBERKULOSISI%20EUSKERA%20FINAL.pdf

12.– Txertaketen Eskuliburua. Eusko Jaurlaritza. 2016.

https://www.euskadi.eus/informazioa/txertaketen-eskuliburura/web01-a2gaixo/eu/

13.– Vacunación en trabajadores sanitarios. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. 2017ko apirila.

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/prevPromocion/vacunaciones/vacunas/docs/Vacunacion_sanitarios.pdf

14.– Guía de criterios de aptitud para trabajadores del ámbito sanitario. 2015.

https://scielo.isciii.es/pdf/mesetra/v61n238/editorial.pdf

15.– Guía de valoración del riesgo laboral en el embarazo y lactancia en trabajadoras del ámbito sanitario. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa. Instituto de Salud Carlos III. 1.0. bertsioa. 2008ko ekaina.

16.– Laneko zaintza epidemiologikoa. Prebentzio zerbitzuek zaintza kolektiboa ezartzeko gidaliburua. 2015. Osalan.

17.– Introducción a la epidemiología ocupacional. Hernberg S. Ediciones Díaz Santos. 1995.

18.– Epidemiología laboral. A. de la Iglesia Huerta eta kideak. Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Institutu Nazionala. 1992.

19.– Psicosociología del trabajo. Nogareda C eta abar. INSHT. 2006.

20.– Guía de buena práxis para la vigilancia de la salud mental relacionada con los factores de riesgo psicosocial. Generalitat de Catalunya. Departament de Salut. 2010 (2015 gaztelaniaz).

21.– E. Fernández eta abar: Laneko Jazarpen Morala. Ebaluazioa, Prebentzioa eta Esku-hartzea. Osalan. 2004.

22.– Guía de actuaciones de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social sobre Riesgos Psicosociales. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa. 2012.

23.– Guía de criterios de protección radiológica ocupacional para trabajadores expuestos en instalaciones radiactivas en el sector sanitario. Babes Erradiologikoko Espainiako Elkartea. SEPR. 2012.

24.– Guía de seguridad 7.5 (rev. 1) Actuaciones a seguir en caso de personas que hayan sufrido un accidente radiológico.

25.– Ergonomía y psicosociología. González Maestre D. FC Editorial. 2007.

26.– Manual de higiene industrial. Fundación MAPFRE. Editorial Mapfre, S.A. España. 1991.

27.– Técnicas de prevención de riesgos laborales: seguridad e higiene en el trabajo. 10. edizioa. José M.ª Cortes Díaz. 2012.

28.– OHSAS 18001:2007. Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema. OHSAS 18001:2007 araua.

29.– OHSAS 18002:2008 Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak. OHSAS 18001:2007 araua inplementatzeko gidalerroak.

30.– Osasun okupazionaleko profesionalentzako nazioarteko kode etikoa. Osasun Okupazionalaren Nazioarteko Batzordea (CISO/ICOH). 2012an eguneratua.

31.– Dokumentu teknikoa. 87.1.6. Medikamentu arriskutsuak. INHST. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.

32.– Seguridad en el trabajo. 6. edizioa. 2011. M. Bestatrén eta beste. Laneko Segurtasunaren eta Ongizatearen Institutu Nazionala.

33.– Laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemei buruzko jarraibideak. Lanaren Nazioarteko Bulegoa. Geneva. MEOSH/2001/2 (Berrik.).

34.– Communication E-Network developing ergonomics of manual handling of patients.

https://osha.europa.eu/en/publications/communication-e-network-developing-ergonomics-manual-handling-patients

35.– Work-related musculoskeletal disorders: back to work report. Europako Segurtasun eta Osasun Agentzia (http://osha.europa.eu/en/publications/reports/7807300), 2007.

https://osha.europa.eu/en/publications/report-work-related-musculoskeletal-disorders-back-work/view

36.– Joseph LaDou, Robert Harrison. Lange Medical Books. CURRENT Occupational and Environmental Medicine. 5th edition. McGraw-Hill Education/Medical, 2014.

LEGEDIA

1.– Laneko osasunari buruzko araudia, Osasun Ministerioaren webgunekoa. Kontsumoa eta Gizarte Ongizatea.

https://www.mscbs.gob.es/ciudadanos/saludAmbLaboral/saludLaboral/normativa.htm

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileriaren lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (2007, 2008 eta 2009).

3.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta gero egin zaizkion aldaketak; 54/2003 Legea, abenduaren 12koa, laneko arriskuen prebentzio-legearen arauketa-esparrua aldatzen duena (2003ko abenduaren 13ko BOE 298 zk.).

4.– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duena; 604/2006 Errege Dekretua, 39/1997 Errege Dekretua aldatzen duena, eta arlo honetan geroago egin diren aldaketak.

5.– 843/2011 Errege Dekretua, ekainaren 17koa, osasun-jarduera eta prebentzio-zerbitzuak garatzeko baliabideen antolamenduari buruzko oinarrizko irizpideak ezartzen dituena.

6.– 306/1999 Dekretua, uztailaren 27koa, prebentzio-zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena; eta 31/2006 Dekretua, otsailaren 21ekoa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa.

7.– 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko dena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

8.– 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta jarduerarako araudia onartzeko dena.

9.– 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasun arlokoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak (33/2011 Lege Orokorra, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa).

10.– 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

11.– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

12.– 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

13.– 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, zama eskuz kargatzeagatik arriskuan izan daitezkeen langileen osasunaren eta segurtasunaren (batez ere, bizkarrean eta gerrialdean) arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

14.– 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egitearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

15.– 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa eta gero arlo honetan egin diren aldaketak. 1124/2000 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, 664/1997 Errege Dekretua zati batean aldatzen duena (2000ko ekainaren 17ko BOE).

16.– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa; 349/2003 Errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzko maiatzaren 12ko 665/1997 Errege Dekretua aldatzen duena eta horren aplikazio-esparrua agente mutagenoetara ere zabaltzen duena (2003ko apirilaren 5eko BOE).

17.– 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamendua erabiltzeari buruzko laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

18.– 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek laneko ekipamenduak erabiltzearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa.

19.– 374/2001 Errege-dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

20.– 598/2015 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, honakoak aldatzen dituena:

– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duena.

– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.

– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa.

– 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa. (2015eko uztailaren 4ko BOE 159 zk.).

21.– 783/2001 Errege Dekretua, uztailaren 2koa, erradiazio ionizatzaileen kontrako babes sanitarioaren araudia onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

22.– 815/2001 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, medikuntzan elementu arriskutsuen eraginpean egon litezkeen pertsonen babes erradiologikorako erradiazio ionizatzaileak erabiltzeko justifikazioari buruzkoa.

23.– 286/2006 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, lanean langileen osasuna eta segurtasuna zaratak dakartzan arriskuetatik babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

24.– 1299/2006 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, Gizarte Segurantzaren sistemako gaixotasun profesionalen koadroa onartu eta horien jakinarazpen eta erregistroa egiteko irizpideak ezartzen dituena (2006ko abenduaren 19ko BOE), eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

25.– 298/2009 Errege Dekretua, martxoaren 6koa, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua aldatzen duena, haurdun dauden langileen segurtasuna eta osasuna hobetzea sustatzeko neurrien aplikazioaren harira.

26.– 625/2014 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, aldi baterako ezintasun-prozesuen kudeaketaren eta kontrolaren alderdi batzuk arautzen dituena lehenengo hirurehun eta hirurogeita bost egunen barruan (BOE 176, 2014ko uztailaren 21ekoa).

27.– 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 24. artikulua garatzen duena, enpresa-jardueren koordinazioari dagokionez.

28.– Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 115. eta 116. art.

29.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioen kudeaketari buruzkoa.

30.– 396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak zehazten dituena.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Lanbide sanitarioen antolamendurako arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza- Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

5.– Osakidetza- Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

15.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza- Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala