Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1496

881/2022 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Mediku kategorian (Emergentzietako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018an eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Emergentzietako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik 2022ko ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK ONARTZEA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIAN (EMERGENTZIETAKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategoriako (Emergentzietako FEM lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoaren arabera, Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentzia edo titulu baliokidea eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den edozein espezialitate edo, bestela, Osasun Sistema Nazionaleko Medikuntza Orokorreko medikuen eginkizunak betetzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometako bat izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean jasotakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzean, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Medikuntzako edo Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den edozein espezialitateren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. apartatuan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA, LANPOSTU FUNTZIONALA: ESP. EMERGENTZIETAKO FEM

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

Txanda askeko deialdia: 15 destino.

Sarbide orokorra: 14.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIAN (EMERGENTZIETAKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa daukaten antzinatasuna interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Kenketa hori ez zaie aplikatuko espezialista-titulua 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera lortu dutenei.

1.– Emergentzietako Lurralde Unitateetan edo Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan arlo medikoko kudeaketa-lanpostuetan mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo edozein administrazio publikotan, edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Ospitaleko Larrialdietako mediku, Arreta Espezializatuko Zainketa Intentsiboetako mediku, Lehen Mailako Arretako mediku edo Arreta Espezializatuko Etxeko Ospitalizazioko mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edo edozein administrazio publikotako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa-zentro ofizialetan edo bestelako erakundetan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko asistentzia sanitarioan mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.

4.– Erakunde Sanitario Publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako ikasketen edo baliokideren berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Kategorian sartzeko eskatutakoak ez diren legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-tituluak dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
EMERGENTZIETAKO FEM
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Osasun-larrialdiaren kontzeptua eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuak. Larrialdietako epidemiologia. Larrialdietako sistema integralak: osaera eta funtzionamendua. Larrialdiei erantzuteko antolakuntza-ereduak eta sistemak.

2.– Larrialdiei erantzuteko sistema Euskadin: sistema osatzen duten zerbitzuak, larrialdien kudeaketa eta taktika operatiboak. Euskal Autonomia Erkidegoko ospitalez kanpoko osasun-larrialdien antolakuntza: inplikatutako egiturak. Emergentziak-Osakidetza: egitura, funtzioak eta baliabideak. Erreferentziako oinarrizko legeria.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdi eta emergentzia medikoko egoeretarako arretaren koordinazioa eta arauketa. Eskaria sailkatzeko sistemak. Emergentziak koordinatzeko zentroaren eta Osasun Aholkua plataformaren profesionalak, egitura, antolaketa eta funtzionamendua. Baliabideak mobilizatzea.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdi eta emergentzia medikoko egoeretarako arretaren koordinazioa eta arauketa. Erantzun esleigarriak: kontsulta medikoa, Osasun Aholkua eta baliabideen mobilizazioa.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdi eta emergentzia medikoko egoeretarako arretaren koordinazioa eta arauketa. Mobilizatutako baliabide asistentzialak: motak eta asistentzia-potentziala.

6.– Larrialdietako medikuntzan kalitatea kontrolatzeko sistema. Kalitatea ebaluatzea eta hobetzea. Kudeaketa aurreratuko eredua.

7.– Telefono bidezko triajea. Telefono bidezko galdeketa medikoa: egitura eta aplikazioa. Komunikazioaren printzipioak eta modalitateak. Komunikatzaileen profilak eta maneiua. Telemedikuntza.

8.– Segurtasuna jarduera sanitarioan. Kontzeptua eta motak. Autobabes-neurriak. Segurtasun pasiboa eta segurtasun aktiboa: kontzeptua eta ezaugarriak.

9.– Autozainketako eta lan-osasuneko planak ospitalez kanpoko larrialdietako medikuntzaren esparruan. Gaixotasun profesionalak.

10.– Osasun-larrialdiei eta hondamendiei erantzuten esku hartzen duten beste agentzia batzuekin koordinatzea. Taldeko lana. Beste profesional batzuekin lankidetzan aritzearen oinarriak eta ezaugarriak.

11.– Alderdi administratiboak. Erregistroak. Txosten asistentziala.

12.– Emergentzietako eta larrialdietako medikuntzaren alderdi etiko-legalak. Osasun Zuzenbidea. Baimen informatua larrialdietan. Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala. Kode deontologikoa.

13.– Aurretiazko borondateen agiria (Osakidetza). Indarrean dagoen legeria.

14.– Bioetika: larrialdietako eta emergentzietako medikuntzan aplikatzea. Bioetika-batzordeak. Etika ikerketa medikoetan.

15.– Pazientearekin komunikatzeko trebetasunak (1). Salbamenduetako eta erreskateetako komunikazioa. Komunikazioa lehen sorospen psikologikoetan. Komunikazio-egoera bereziak: paziente oldarkorrak, asaldatuak eta estupore psikogenodunak.

16.– Pazientearekin komunikatzeko trebetasunak (2): Komunikazioa egoera kritikoetan. Arreta doluan.

17.– Pazientearen segurtasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak larrialdietako medikuntzan eta ospitalez kanpoko emergentzietan.

18.– Estatistika sanitarioa. Bioestatistika larrialdietako eta emergentzietako medikuntzari aplikatuta. Datuak biltzea. Parametro estatistikoak. Arrazoiak, tasak eta indizeak. Tasak doitzea edo estandarizatzea. Zentralizazio- eta sakabanatze-neurriak. Larrialdietako medikuntzako eta emergentzietako laginak eta aldagaiak aztertzea.

19.– Ikerketa sanitarioa. Metodologia. Laginaren neurria eta baliozkotasuna. Azterketa esperimentalak. Saiakuntza klinikoak. Metodo diagnostikoen baliozkotasuna. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa. Datuen iturriak.

20.– Epidemiologia. Helburuak. Epidemiologia deskribatzailea. Azterlanak eta adierazleak. Metodologia. Kohorteen azterketak. Arrisku erlatiboa. Arrisku esleigarria.

21.– Ebidentzian oinarritutako medikuntza: kontzeptua, graduak eta aplikazioa larrialdietan. Bilaketa bibliografikoak larrialdietako medikuntzan eta emergentzietan. Saiakuntza klinikoak larrialdietako medikuntzan eta emergentzietan. Praktika klinikoko gidak egitea. Ikerketaren etika larrialdietako medikuntzan eta emergentzietan.

22.– Garraio sanitarioa.

22.1.– Lurreko garraioaren fisiopatologia.

22.2.– Aireko garraioaren fisiopatologia.

22.3.– Garraio sanitarioaren baliabide motak: eskakizunak eta materiala. Estatuko egungo araudia eta araudi autonomikoa.

22.4.– Anbulantzien eta ibilgailu sanitarioen motak.

22.5.– Ezaugarri teknikoak. Gidatzeko kabina eta kabina asistentziala.

22.6.– Bizi-euskarri aurreratuari aplika dakiokeen teknologia. Oinarri teknologikoak.

23.– Hondamendietako medikuntza. Hondamendien printzipio orokorrak. Biktima anitzeko gertakarietako arretaren antolamendua.

23.1.– Biktima anitzeko gertakarietako arretaren antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoan.

23.2.– Hondamendietan biktima anitzi asistentzia ematea: biktima anitzeko asistentziaren printzipio orokorrak eta hondamendiak.

23.3.– Hondamendiak. Kontzeptua. Motak. Faseak. Triajea. Hondamendietan erabiltzen diren ibilgailuak eta baliabide materialak. Logistika.

23.4.– Larrialdietako eta hondamendietako laguntza psikologikoa. Mailak. Krisi motak. Lehen laguntza-harremanerako oinarrizko trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa.

24.– NEBK gertakariak (nuklearra, erradiologikoa, biologikoa, kimikoa). Kontzeptuak eta ezaugarriak. Langileen babesa. Bioterrorismoa. Gaixotasun infekzioso berriak eta berriz sortzen ari direnak.

25.– Lehen mailako eta bigarren mailako garraio pediatrikoa, jaioberriena eta helduena. Garraioaren indikazioa.

25.1.– Bigarren mailako garraioa baldintzatzen duten paziente helduen patologia mediko eta kirurgikoen maneiua eta hasierako egonkortzea.

25.2.– Pediatriako pazienteen eta jaioberrien patologia mediko eta kirurgiko ohikoenen maneiua eta hasierako egonkortzea (bihotzeko patologia, arnas patologia, patologia neurologikoa, patologia infekziosoa, patologia endokrinologikoa, patologia traumatologikoa eta patologia digestiboa).

26.– Ospitale arteko garraioa, zirkulazioko laguntza mekanikoko gailuekin. Ospitale arteko garraioa, aorta barruko kontrapultsazio-baloiarekin.

27.– Paziente heldu, pediatriko eta jaioberrien bihotz-biriketako bizkortzea.

27.1.– Helduentzako oinarrizko bizi-euskarria eta euskarri instrumentala. Helduaren oinarrizko bizi-euskarri aurreratua. Nazioarteko gomendioak.

27.2.– Helduentzako bizi-euskarri aurreratua. Geldialdi osteko sindromea. Nazioarteko gomendioak.

27.3.– Oinarrizko bizi-euskarri eta bizi-euskarri aurreratu pediatrikoa. Nazioarteko gomendioak.

27.4.– Jaioberrientzako oinarrizko bizi-euskarria eta bizi-euskarri aurreratua. Nazioarteko gomendioak.

28.– Bihotz-hodietako larrialdiak eta emergentziak.

28.1.– Bihotz-gutxiegitasun akutua.

28.2.– Shocka. Fisiopatologia, sailkapena eta hasierako egonkortzea.

28.3.– Sinkopea.

28.4.– Miokardiopatiak. Balbulopatiak.

28.5.– Biriketako edema akutua eta shock kardiogenikoa.

28.6.– Toraxeko min akutua.

28.7.– Sindrome koronario akutua, ST segmentuaren igoerarekin eta gabe. Ospitalez kanpoko fibrinolisia.

28.8.– Perikarditisa eta bihotzeko buxadura.

28.9.– Endokarditisa.

28.10.– Bihotzeko arritmiak. Irizpide elektrokardiografikoak. Ospitalez kanpoko larrialdietako eta emergentzietako maneiua.

28.11.– Krisi hipertentsiboak.

28.12.– Patologia baskular akutua.

28.13.– Biriketako tronboenbolia.

28.14.– Taupada-markagailu disfuntzionala/DAI disfuntzionala.

28.15.– Zirkulazioko laguntza mekanikoko gailu mekanikoak.

29.– Emergentzia eta larrialdi traumatologikoak.

29.1.– Bizi-euskarri aurreratua trauman. Paziente traumatizatuaren hasierako balorazioa eta maneiua. Lesio-mekanismoak. Paziente traumatizatuaren hasierako balorazio-eskalak.

29.2.– Traumatismo kranioentzefalikoa.

29.3.– Traumatismo errakimedularra. Bizkarrezur-muineko lesio akutua. Muineko shocka.

29.4.– Gorputz-adarretako traumatismoak. Anputazio traumatikoak.

29.5.– Traumatismo toraziko irekiak eta itxiak.

29.6.– Sabelaldeko traumatismo irekiak eta itxiak.

29.7.– Traumatismo genitourinarioak.

29.8.– Pelbiseko haustura.

29.9.– Traumatismo ortopedikoaren larrialdiak maneiatzea. Zapaltzearen sindromea. Sindrome konpartimentala.

29.10.– Uhin hedakorrek eragindako lesioak.

29.11.– Arma zuriz egindako zauriak. Su-armek eragindako zauriak.

29.12.– Kontsiderazio bereziak traumatismo pediatrikoaren, obstetrikoaren eta geriatrikoaren maneiuan.

30.– Arnas aparatuko larrialdiak eta emergentziak.

30.1.– Disnea akutua.

30.2.– Arnasbideen buxadura akutua. Gorputz arrotzak.

30.3.– Hemoptisia.

30.4.– Arnas gutxiegitasun akutua.

30.5.– Biriketako gaixotasun buxatzaile kroniko larriagotua.

30.6.– Asma bronkiala eta asma-egoera.

30.7.– Pneumotoraxa. Pneumomediastinoa. Pleura-isuria.

30.8.– Arnas distres akutuaren sindromea.

30.9.– Mediastinitisa.

30.10.– Goiko kaba zainaren sindromea.

30.11.– Toraxeko paretako eta ondoko egituretako patologia.

30.12.– Pneumonitis kimikoa. Xurgapen-sindromea.

30.13.– Larrialdi medikoak biriketako fibrosia duten pazienteengan.

30.14.– Biriketako hipertentsio primarioa.

30.15.– Aireztapen mekaniko inbaditzailea paziente helduengan.

30.16.– Aireztapen mekaniko ez-inbaditzailea paziente helduengan.

30.17.– Aireztapen mekanikoaren monitorizazio grafikoa, kurba eta begizta bidez. Arnas monitorizazioko datuak baloratzea paziente helduen aireztapen mekaniko inbaditzailean eta ez-inbaditzailean.

31.– Emergentzia eta larrialdi neurologikoak.

31.1.– Iktusaren hasierako maneiua (iskemikoa eta hemorragikoa).

31.2.– Kontzientzia maila murriztua eta koma.

31.3.– Nahasmendu-sindrome akutua.

31.4.– Konbultsioak. Estatus epileptikoa.

31.5.– Zefaleak. Garezur barneko hipertentsioaren sindromea.

31.6.– Zorabioa, bertigoa. Sinkopea.

31.7.– Garezurreko nerbioetako patologia akutua.

31.8.– Nerbio-sistemaren gaixotasun inflamatorioak eta infekziosoak. Muskuluen ahultasun akutuaren sindromea (Guillain-Barré-ren sindromea, miastenia gravis, alboko esklerosi amiotrofikoa).

31.9.– Sindrome estrapiramidala. Sindrome distonikoen konplikazio akutuak.

31.10.– Patologia neurologikoko gailu inplantagarrien konplikazio mediko-kirurgikoak.

32.– Larrialdi eta emergentzia digestiboak.

32.1.– Abdomeneko mina. Gorakoak Beherakoa. Idorreria.

32.2.– Abdomen akutua.

32.3.– Gorputz arrotzak digestio-mailan.

32.4.– Bizia arriskuan jartzen duen hestegorriko patologia (hestegorriko haustura, urradura, zulaketa, Boerhave-ren sindromea, Mallory-Weiss-en sindromea, hestegorriko barizeak, esofagitisa).

32.5.– Odoljario digestibo akutua.

32.6.– Gibel-hutsegite akutua. Entzefalopatia hepatikoa. Gibeleko zirrosia duen pazientearen larrialdi eta emergentzia medikoak.

32.7.– Behazuneko premiazko patologia. Ikterizia.

32.8.– Pankreatitis akutua.

32.9.– Hesteetako buxadura.

32.10.– Bizia arriskuan jartzen duen hesteetako patologia baskularra. Iskemia mesenterikoa.

33.– Larrialdi psikiatrikoak. Jokabidearen nahasmenduek eragindako larrialdiak. Nahasmendu psikosozialak.

33.1.– Delirioa. Asaldura psikomotorra.

33.2.– Paziente psikiatrikoaren maneiua. Jokabidearen alterazioak. Diagnostiko diferentziala eta maneiua.

33.3.– Paziente oldarkorraren maneiua. Agerraldi psikotikoa.

33.4.– Ahalegin autolitikoaren maneiua.

33.5.– Larrialdi psikiatrikoen inguruko alderdi mediko-legalak. Nahitaez lekualdatzeko edo ingresatzeko agindu medikoa.

33.6.– Elikadura-nahasmenduekin lotutako larrialdi eta emergentzia medikoak.

33.7.– Farmakologia psikiatrikoa larrialdietan eta emergentzietan.

33.8.– Gaixo psikiatrikoetan farmakoak erabiltzearen ondoriozko konplikazioak.

34.– Emergentzia eta larrialdi endokrinologikoak eta metabolikoak.

34.1.– Paziente diabetikoaren emergentziak eta larrialdiak: zetoazidosia, koma hiperosmolarra, hipogluzemia, hipergluzemia.

34.2.– Tiroide-larrialdiak.

34.3.– Giltzurrun gaineko gutxiegitasuna eta krisia.

34.4.– Nahasmendu hidroelektrolitikoak.

35.– Larrialdi genitourinarioak eta giltzurrunetakoak.

35.1.– Hematuria. Odoljario genitourinarioa.

35.2.– Uropatia buxatzailea. Giltzurrun-ureterreko kolikoa.

35.3.– Giltzurrun-hutsegite akutua. Oligoanuria.

35.4.– Gernu-erretentzioa.

35.5.– Gernu-infekzioa. Giltzurruneko iraitz–sistemako infekzioak, bizia arriskuan jartzen dutenak. Diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

35.6.– Uretrako patologia akutua.

35.7.– Eskrotoko patologia akutua.

35.8.– Paziente dializatuen emergentziak eta larrialdiak.

35.9.– Prozedura urologikoen eta gailu kirurgikoen konplikazioak.

35.10.– Traumatismo genitourinarioa.

35.11.– Infekzio genitourinarioak. Sexu-transmisioko gaixotasunak.

36.– Emergentzia eta larrialdi oftalmologikoak eta otorrinolaringologikoak.

36.1.– Goiko arnasbideko buxadura.

36.2.– Infekzio akutu otorrinolaringologikoak.

36.3.– Disnea laringotrakeala helduengan.

36.4.– Aurpegi-paralisi periferikoa.

36.5.– Epistaxia.

36.6.– Otorragia.

36.7.– Gorputz arrotzak ORLan.

36.8.– Hipoakusia akutua. Sindrome bertiginosoa.

36.9.– Paziente trakeostomizatuaren emergentziak eta larrialdiak.

36.10.– Begi gorria.

36.11.– Begiko traumatismoak.

36.12.– Gorputz arrotzak.

36.13.– Ikusmenaren galera akutua.

36.14.– Infekzio oftalmologikoak.

36.15.– Begietako min akutua.

37.– Emergentzia eta larrialdi toxikologikoak.

37.1.– Intoxikazio akutua. Ebaluazio orokorra, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.– Intoxikazio espezifikoak.

37.2.1.– Intoxikazio etiliko akutua. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.2.– Medikamentuek eragindako intoxikazioak. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.3.– Abusu-drogek eragindako intoxikazioak. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.4.– Diseinuko beste droga batzuek eragindako intoxikazioak. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.5.– Ke eta gasek eragindako intoxikazioak. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.6.– Substantzia kimikoek eta elikagaiek eragindako intoxikazioak. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

38.– Emergentzia eta larrialdi infekziosoak.

38.1.– Sukar-sindromea ospitalez kanpoko emergentzia eta larrialdietan.

38.2.– Sepsia eta shock septikoa.

38.3.– Shock toxikoaren sindromea.

38.4.– Tetanosa. Gangrena gaseosoa. Atal bigunetako infekzio nekrosatzaileak.

38.5.– Meningitisa. Entzefalitis akutua. Sepsi meningokozikoa.

38.6.– Ospitalez kanpoko pneumoniak. Tuberkulosia.

38.7.– Sukar-sindromea paziente immunodeprimituetan eta bide parenteraleko drogen mendekoetan (ADVP).

38.8.– Larruazaleko eta ehun bigunetako infekzioak ospitalez kanpoko larrialdietan.

38.9.– Biriasia eta beste egoera patologiko kritiko batzuk, agente infekziosoei dagokienez.

38.10.– Antibiotikoen erabilera emergentzia eta larrialdi medikoetan.

38.11.– Gailu kirurgiko inplantagarriak dituzten pazienteen prozesu infekziosoak, bizia arriskuan jartzen dutenak.

39.– Immunitate-sistemako emergentzia eta larrialdiak.

39.1.– Erreakzio alergikoak. Anafilaxia. Shock anafilaktikoa.

39.2.– Angioedema. Serumaren gaixotasuna.

39.3.– Immunoeskasia-sindromeetako emergentzia eta larrialdi medikoak.

40.– Ingurumenak sortutako patologiagatiko eta agente fisikoengatiko emergentzia eta larrialdiak.

40.1.– Erredurak. Erredura handien arreta eta hasierako egonkortzea adin-tartearen arabera.

40.2.– Izozteak.

40.3.– Elektrokuzioa.

40.4.– Itotzea. Erdi-itotzea. Urkatzea.

40.5.– Bero-kolpea. Hipotermia. Hipertermia. Hipertermia gaiztoa.

40.6.– Kea arnastearen sindromea. Inhalazioaren ondoriozko lesioak.

40.7.– Istripu disbarikoak eta ez-disbarikoak.

40.8.– Animalia-ziztaden eta -hozkaden ondoriozko lesioak.

41.– Larrialdi obstetriko-ginekologikoak.

41.1.– Haurdunaldiko larrialdiak. Larrialdiko erditzea. Distoziak. Konplikazioak. Maneiua eta hasierako egonkortzea.

41.2.– Haurdunaldiarekin, erditzearekin eta erdiberriaroko patologia akutuarekin lotutako larrialdien maneiua. Lehen hiruhilekoko hemorragia obstetrikoak. Hiperemesi grabidikoa. Erditze ondoko odoljarioa. Plazenta garaia baino lehen askatzea. Plazenta prebioa. Zilbor-hestearen prolapsoa.

41.3.– HELLP sindromea. Eklanpsia. Preeklanpsia.

41.4.– Farmakoak eta haurdunaldia.

41.5.– Odoljario ginekologikoak. Infekzio ginekologikoak. Sexu-transmisioko gaixotasunak.

42.– Emergentzia eta larrialdi dermatologikoak.

42.1.– Nahasmendu inflamatorio-infekziosoak.

42.2.– Prozesu sistemikoen larruazaleko adierazpenak.

42.3.– Urtikaria.

42.4.– Erupzio besikulobuilosoak. Purpurak.

42.5.– Bizia arriskuan jartzen duten larruazaleko infekzioak. Diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

42.6.– Bizia arriskuan jartzen duten erreakzio mukokutaneoak. Stevens-Johnson-en sindromea. Lyell-en sindromea.

43.– Larrialdi eta emergentzia onkologikoak.

43.1.– Paziente terminalaren maneiua.

43.2.– Zainketa aringarrien plana. Min onkologikoa.

43.3.– Asaldura eta nahasmendu-sindrome akutua paziente onkologikoaren testuinguruan.

43.4.– Tumore-lisiaren sindromea.

43.5.– Muineko konpresio akutua.

43.6.– Goiko kaba zainaren sindromea. Garezur-barneko hipertentsioa. Tumore-jatorriko isuri perikardikoa.

43.7.– Paziente onkologikoari eta haren inguruneari laguntzea gaixotasunaren azken faseetan.

44.– Larrialdi hematologikoak.

44.1.– Hemostasiaren nahasmenduak.

44.2.– Antikoagulazioa. Paziente antikoagulatuaren eta haren konplikazioen maneiua.

44.3.– Hemoterapia. Kontzeptua eta indikazioak. Hemoderibatuen erabileraren konplikazio akutuak.

44.4.– Farmako antikoagulatzaileek, antiagregatzaile plaketarioek eta fibrinolitikoek eragindako odoljarioak.

44.5.– Sortzetiko nahasmendu hematologikoak: hemofilia, anemia hemolitiko hereditarioa, zelula faltziformeen anemia.

44.6.– Tronbopeniak. Leukopeniak. Neutropeniak. Panzitopeniak.

45.– Larrialdi erreumatologikoak.

45.1.– Gaixotasun erreumatiko sistemiko akutuak.

45.2.– Farmako antiinflamatorioak. Ospitalez kanpoko larrialdietako eta emergentzietako maneiua.

45.3.– Poliartritisa eta hanturazko gaixotasun sistemikoak.

45.4.– Bizia arriskuan jartzen duten egoerak baldintzatzen dituzten nahasmendu inflamatorio eta infekziosoak.

46.– Emergentziak eta larrialdiak egoera berezietan.

46.1.– Sexu-erasoa, haurren tratu txarrak eta etxeko indarkeria.

46.2.– Tratu txarren zeinuak dituzten edo arrisku sozialean dauden adinekoen asistentzia.

46.3.– Gose-greban dagoen pazientearentzako asistentzia.

47.– Heriotza entzefalikoa eta organo-ematea. Emailea asistolian.

48.– Emergentziak eta larrialdiak neonatologian.

48.1.– Jaioberriaren hasierako bizkortzea eta egonkortzea, arnas geldialdia edo bihotz-biriketako geldialdia edo depresioa badu.

48.2.– Jaioberriaren hasierako arnasketa-egonkortzea bizia arriskuan jartzen duten egoeretan.

48.3.– Jaioberriaren hasierako egonkortze hemodinamikoa bizia arriskuan jartzen duten egoeretan.

48.4.– Jaioberriaren hasierako egonkortze neurologikoa bizia arriskuan jartzen duten egoeretan.

48.5.– Sortzetiko kardiopatiekin lotutako emergentziak eta larrialdiak jaioberrietan.

48.6.– Jaioberrien bigarren mailako garraioa. Ohiko sortzetiko lesioak.

48.7.– Jaioberrien bigarren mailako garraioko patologia mediko eta kirurgiko ohikoenen maneiua eta hasierako egonkortzea (bihotzeko patologia, arnas patologia, patologia neurologikoa, patologia infekziosoa, patologia endokrinologikoa, patologia traumatologikoa eta patologia digestiboa).

48.8.– Jaioberrien aireztapen mekaniko inbaditzailea.

48.9.– Jaioberrien aireztapen mekaniko ez-inbaditzailea.

48.10.– Bihotzeko eta zirkulazioko monitorizazio-datuen balorazioa.

48.11.– Arnas monitorizazioko datuak baloratzea jaioberrien aireztapen mekaniko inbaditzailean eta ez-inbaditzailean.

48.12.– Aireztapen mekanikoaren monitorizazio grafikoa, kurba eta begizta bidez.

48.13.– Bizia arriskuan duen jaioberria garraiatzean eta hasierako egonkortzean maiz erabiltzen diren farmakoak.

48.14.– Sedazioa eta analgesia jaioberriengan. Muskulu-lasaigarriak.

48.15.– Ospitalez kanpoko hipotermia terapeutikorako protokoloa entzefalopatia hipoxiko-iskemikoa duen jaioberriaren kasuan.

48.16.– Tratu txarren edo abandonuaren zeinuak dituzten jaioberrien asistentzia. Ospitalez kanpoko eremuko lege-alderdiak.

49.– Emergentzia pediatrikoak eta pediatriako larrialdiak.

49.1.– Sukarra. Bularreko haurraren negarra.

49.2.– Arnas zailtasuna.

49.3.– Epiglotitisa.

49.4.– Arnasbideen buxadura. Asfixia.

49.5.– Laringitisa. Bronkiolitisa. Asma.

49.6.– Pediatriako pazientearen zirkulazioa arriskuan egotea. Shocka. Maneiua eta hasierako egonkortzea.

49.7.– Sortzetiko kardiopatiekin lotutako emergentziak eta larrialdiak adin pediatrikoan. Maneiua eta hasierako egonkortzea.

49.8.– Kontzientzia-maila gutxitzea. Konbultsioak. Estatus konbultsiboa.

49.9.– Bizia arriskuan jartzen duten alterazio metabolikoak. Balorazioa, diagnostikoa eta hasierako egonkortzea.

49.10.– Bizia arriskuan jartzen duen patologia infekziosoa: shock septikoa. Maneiua eta hasierako egonkortzea.

49.11.– Paziente pediatriko politraumatizatuarentzako bizi-euskarria. Trauma pediatrikorako hasierako laguntza.

49.12.– Erreduren ondoriozko lesioak: erretako paziente pediatrikoaren arreta eta hasierako egonkortzea.

49.13.– Pediatriako pazienteen intoxikazioak. Diagnostikoa eta hasierako egonkortzea.

49.14.– Abdomeneko mina. Digestio-emergentzia eta -larrialdi pediatrikoak (intususpekzioa, estenosi pilorikoa, hesteetako bolbulua, ikterizia).

49.15.– Arnas distres akutuaren sindromea.

49.16.– Bularreko haurraren bat-bateko heriotza.

49.17.– Exantemak pediatriako haurren artean.

48.18.– Sedazioa eta analgesia paziente pediatrikoan. Muskulu-lasaigarriak.

49.19.– Tratu txarren edo abandonuaren zeinuak dituzten paziente pediatrikoen asistentzia.

49.20.– Bigarren mailako garraio pediatrikoa. Ohiko sortzetiko lesioak.

49.21.– Bigarren mailako garraioko patologia pediatriko mediko eta kirurgiko ohikoenen maneiua eta hasierako egonkortzea (bihotzeko patologia, arnas patologia, patologia neurologikoa, patologia infekziosoa, patologia endokrinologikoa, patologia traumatologikoa eta patologia digestiboa).

49.22.– Aireztapen mekaniko inbaditzaile pediatrikoa.

49.23.– Aireztapen mekaniko ez-inbaditzaile pediatrikoa.

49.24.– Bihotzeko eta zirkulazioko monitorizazio-datuen balorazioa.

49.25.– Arnas monitorizazioko datuak baloratzea aireztapen mekaniko inbaditzaile eta ez-inbaditzaile pediatrikoan.

49.26.– Aireztapen mekanikoaren monitorizazioa, kurba eta begizta bidez.

49.27.– Bizia arriskuan duen paziente pediatrikoa garraiatzean eta hasierako egonkortzean maiz erabiltzen diren farmakoak.

50.– Geriatriako biztanleen emergentzia eta larrialdiak.

50.1.– Bizia arriskuan jartzen duten patologien aurkezpen atipikoak.

50.2.– Nahasmendu-sindrome akutua.

50.3.– Narriadura kognitiboa.

50.4.– Erorikoak eta traumatismoak. Komorbilitatea. Mendekotasuna.

50.5.– Paziente pluripatologikoa.

50.6.– Paziente polimedikatua.

51.– Prozedurak larrialdietako medikuntzan eta emergentzietan.

51.1.– Eskuak garbitzea. Asepsia.

51.2.– Ospitalez kanpoko larrialdietako eta emergentzietako maneiua. Arnasbidearen balorazioa eta maneiua. Isolatzeko indikazioak. Kontrol- eta isolamendu-teknikak. Gailu alternatiboak. Arnasbidearen teknika kirurgikoa.

51.3.– Oxigenazioa eta aireztapena.

51.4.– Emergentzia eta larrialdietan gehien erabiltzen diren farmakoak.

51.5.– Analgesia, sedazioa eta muskulu-erlaxazioa larrialdietan eta emergentzietan.

51.6.– Fluidoterapia. Odola. Hemoderibatuak.

51.7.– Terapia elektriko kardiologikoak: desfibrilazioa, kardiobertsio sinkronizatua eta larruazalean zeharreko bihotz-estimulazioa.

51.8.– Toraxaren eta perikardioaren premiazko deskonpresio-teknikak.

51.9.– Larrialdiko torakotomia.

51.10.– Peri-mortem zesarea.

51.11.– Paziente politraumatizatua mobilizatzeko eta immobilizatzeko tekniketan inplikatutako gailuak, bitartekoak eta agenteak.

51.12.– Interpretazio elektrokardiografikoa.

51.13.– Monitorizazio kardiobaskular aurreratua larrialdi eta emergentzietan.

51.14.– Arnas monitorizazio aurreratua larrialdi eta emergentzietan. Datuak interpretatzea aireztapen mekaniko inbaditzailean eta ez-inbaditzailean. Aireztapen mekanikoaren monitorizazio grafikoa, kurba eta begizta bidez.

51.15.– Monitorizazio neurologiko aurreratua larrialdi eta emergentzietan.

51.16.– Gorputzaren tenperatura monitorizatzea eta kontrolatzea. Hozteko metodoak. Berotzeko metodoak.

51.17.– Askatze- eta estrikatze-teknikak.

51.18.– Zainak kanalizatzeko teknikak: periferikoak eta zentralak.

51.19.– Hezur barneko ziztadaren teknika. Indikazioak.

51.20.– Anestesia lokorregionala. Jostura motak.

51.21.– Larrialdietako teknika kirurgikoak.

51.22.– Pazientea eta ingurumena deskontaminatzea.

51.23.– Pazientea isolatzea eta norbere burua babestea.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Los servicios de emergencia y urgencias médicas extrahospitalarias en España. Joseba Berrueta Urquiza. Nuria Boada Bravo. ISBN: 9788461509904. 2011.

http://www.epes.es/wp-content/uploads/Los_SEM_en_Espana.pdf

2.– Larrialdiei aurre egiteko euskal sistema.

https://www.euskadi.eus/larrialdi-euskal-sistema/web01-a2larri/eu/

3.– 836/2012 Errege Dekretua, maiatzaren 25ekoa, errepideko garraio sanitarioko ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta langile-kopurua ezartzen dituena. 2012ko ekainaren 8ko BOE 137 zk.

4.– 270/2003 Dekretua, azaroaren 4koa, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortu eta arautzekoa. 2003ko azaroaren 28ko EHAA 233 zk.

5.– Kudeaketa aurreratuko eredua. Euskalit. 2018.

https://www.euskalit.net/archivos/201811/kudeaketa-aurreratuaren-eredua-2018.pdf?1

6.– Medicina de urgencias. Judith E. Tintinalli. McGrawHill. 2018. 8. edizioa.

7.– Manual de triage prehospitalario. Alberto Rodríguez Soler. M.ª Nieves Peláez Corres. ISBN: 9788480862936. 2008. 1. edizioa.

8.– Manual de atención a múltiples víctimas y catástrofes. Carlos Álvarez Leiva. ISBN: 9788496881419. 2008. 3. edizioa.

9.– Guidelines for Resuscitation 2021. European Resuscitation Council. Resuscitation 161(2021) 98-114.

https://cprguidelines.eu/assets/guidelines/European-Resuscitation-Council-Guidelines-2021-Ba.pdf

10.– Manual de soporte vital avanzado en trauma. Alfonso Canabal Berlanga. ISBN: 9788445818954. 2008. 2. edizioa.

11.– Manual de ventilación mecánica pediátrica y neonatal. SECIP arnasketako taldea. Alberto Medina Villanueva. Javier Pilar Orive. ISBN: 9788461750887. 2017. 4. edizioa.

12.– APLS: Medicina de emergencias pediátricas. American Academy of Pediatrics (AAP), American College of Emergency Physicians (ACEP). ISBN: 9781284049701. 2015. 5. edizioa.

13.– Técnicas en urgencias, emergencias y UCI. M. Isabel Ostobal. ISBN: 9788491490104. 2016. 1. edizioa.

14.– Manual helitransporte sanitario. Alfredo Serrano Moraza. ISBN: 9788445819678. 2009. 1. edizioa.

15.– Urgencias por intoxicaciones en el adulto y niño. Antonio Dueñas Laita. ISBN: 9788415231448. 2012. 1. edizioa.

16.– Medicina basada en la evidencia. Fundamentos y su enseñanza en su contexto clínico. Carlos A. Cuello García. ISBN: 9786079356736. 2015. 1. edizioa.

17.– Teleemergencias. Sara Torralba. ISBN: 9788416415632. 2017. 2. edizioa.

18.– Actuación sanitaria en incidentes NRBQ (Nucleares, radiológicos, biológicos y químicos). Juan José Giménez Mediavilla. ISBN: 9789876390613. 2020.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Lanbide sanitarioen antolamendurako arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza- Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

15.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala