Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
1494

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 23koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Blas Bermúdez Hernández jauna komunikazio-aholkulariaren lanpostutik kentzea xedatzekoa.

Uztailaren 6ko 6/1989 Legearen, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoaren 96.2 artikuluan xedatuta dagoenaren arabera eta lege horrek emandako eskudantziak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Blas Bermúdez Hernández jauna, berak eskatuta, komunikazio-aholkulariaren lanpostutik kentzea eta, bide batez, emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Lanpostutik kentzeak 2022ko martxoaren 31tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta, hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean; ala administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 23a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala