Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2022ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1480

940/2022 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Arabako eta Debagoieneko erakunde sanitario integratuetako Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 16. artikuluak jasotzen du zerbitzu sanitarioetako erakundeek arian-arian moldatuko dituztela euren zerbitzu eta unitate asistentzialen kudeaketa, zuzendaritza-eginkizun kliniko eta kudeatzaileak hobeto uztartzeko.

Helburu horren ildotik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2019ko uztailaren 23ko Erabakiaren bidez honako hauek arautu zituen: kudeaketa klinikoko unitateen eraketa, egitura eta funtzionamendua, kudeaketa klinikoko kontratuak, erreferentziako unitateak eta kudeaketa klinikoko erabakiak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko martxoaren 11ko Erabakiaren bidez, Arabako eta Debagoieneko ESIetan Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko Kudeaketa Klinikoko Unitatea eratzea onartu zen. Unitate horri Administrazio Kontseiluaren 2019ko uztailaren 23ko Erabakian araututako egitura- eta funtzionamendu-arauak aplikatuko zaizkio.

Zerbitzu-erakunde bati baino gehiagori lotutako kudeaketa klinikoko unitateetarako, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko uztailaren 23ko Erabakiaren 6. artikuluaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko zuzendari nagusiak izendatuko du arduraduna, izendapen askeko prozeduraren bidez, lanpostuaren profilaren eta dagokion unitatearen arabera bete beharko diren konpetentziak eta trebetasunak zehaztuko dituen deialdi publikoa egin ostean.

Horiek horrela, Arabako eta Debagoieneko erakunde sanitario integratuetako Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostua bete behar da, eta, hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea A1 lanbide-taldean.

b) Medikuntzako Lizentziaren eta Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko espezialitatearen titulua izatea.

c) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea Anatomia Patologikoko espezialitatean.

d) Hizkuntza-eskakizuna. 2. hizkuntza-eskakizuna; derrigortasun-data: 2022ko maiatzaren 22a.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

Kudeaketa Klinikoko Unitatearen Buruzagitza, organikoki eta funtzionalki, Arabako ESIaren Zuzendaritzaren mende egongo da, eta Buruzagitza horren berezko eginkizunen ardura zuzena izango du. Bere eginkizuna da unitatearen jarduera guztiak zuzentzea, antolatzea eta kudeatzea Osakidetzako Zuzendaritzak eta Arabako eta Debagoieneko ESIetako Zuzendaritzak ezarritako jarraibide eta helburuen arabera, Administrazio Kontseiluaren 2019ko uztailaren 23ko Akordioaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eta Unitatearen Kudeaketa Akordioan ezarritako baldintzetan; hala, lortutako emaitzen azken arduraduna da.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

a) Asistentziaren kudeaketan prestakuntza izatea.

b) Taldeen kudeaketan prestakuntza izatea.

c) Informazio-sistema klinikoen alorrean eta kudeaketa sanitariorako adierazle asistentzialen analisi eta ebaluazioaren alorrean prestakuntza eta esperientzia izatea.

d) Kudeaketan esperientzia izatea.

e) Unitatearen kudeaketari buruzko memoria-proiektua.

Hautagai bakoitzarekin elkarrizketa pertsonala eskatu ahal izango da, eskatutako lanposturako egokia den ebaluatzeko.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusira bidali behar dute eskabidea (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

d) Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

e) Arabako eta Debagoieneko erakunde sanitario integratuetako Anestesiologiako, Bizkortzeko eta Minaren Unitateko Kudeaketa Klinikoko Unitatearen memoria-proiektua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio-batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunerako eskuratu ez diren merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emango zaio amaiera honen bidez hasitako prozedurari (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako intranetean eta webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala