Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2022ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1475

918/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Catalina Echeandia Malaxechevarria izendatzen den Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko.

Zuzendaritza Nagusi honek urtarrilaren 24ko 67/2013 Ebazpenaren bidez Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia egin zuen (2013ko otsailaren 12ko EHAA 30. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Catalina Echeandia Malaxechevarria andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Catalina Echeandia Malaxechevarria andrea izendatzea Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko martxoaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala